Principal |
Nacionales E.Herria :: 25/11/2025

ADEGI patronalaren kontrako ekintza aldarrikatu du JARKI-k

La Haine - Euskal Herria
Donostiako egoitzaren horma nagusia pintura gorriz estali dute eta margoketa handi bat egin dute: "Euskal Herri langilearen etsaiak".

ADEGI patronalaren Donostiako egoitzaren homa nagusia pintura gorriz estali dute eta inskripzio handi bat egin dute: "Euskal Herri langilearen etsaiak". Era berean, Miramonen dagoen eraikinaren albo batean margoa jaurti dute eta Adegiren kartela pinturaz zikindu dute. ADEGI (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea) Gipuzkoako enpresariak biltzen dituen elkartea da. 1977an sortu zen eta lurralde horretako enpresa pribatuak biltzen ditu.

JARKI antolakunde iraultzaileak patronalaren kontrako ekintza aldarrikatu du idatzi baten bitartez. Honetan salatu duenez,“legearen aurrean denak berdinak garen estatuan bereizketa argia da, konstituzioak jabeen eta langileon arteko muga garbia ezartzen baitu. Argi izan behar baitugu estatuaren oinarri dokumentoa botere ublikoetan kokatzen duela enpresa askatasuna eta merkatu ekonomiaren babesa. Horrela, kapitala ez da hautua edota askatasunaren adierazpena, halabeharrez birproduzitu beharreko logika baizik”.

Antolakunde iraultzailearen iritziz, “jabeen mesede eta interesak betikotzeko idatzitako dokumento legala dugu espaniar erresumako oinarria. Lana betebehar eta eskubide gisa zehaztuta, langileon odolaren fruitoa jabe eta enpresarien poltsikoak elikatzera doaz bideratuta. Ez baitago zalantza izpirik dominazio harremanak eta esplotazioa sustatzen duten bete beharrekoa artikuluak sakrosantuak direla eta etxebizitza duina eskubidea bezalakoak izaera estetikoa izatera mugatzen direla. Jabeenak baitira eskubideak eta langileonak betebeharrak espainiako erresumaren demokrazian”.

Honen aurrean, dei egin diote Euskal Herriko Langileriari abenduaren 6an 19:00tan Durangoko Landako gunetik hasiko den manifestazioan parte hartzea.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gN2p