Principal |
Nacionales E.Herria :: 04/12/2025

Hustu dute Agustindarren eraikina

Xalba Ramirez
100 lagun inguru bertan bizi ziren arren, gaur goizaldean gehien-gehienek eraikina utzi dute. Poliziak bederatzi lagun identifikatu ditu, eta horietako lau atxilotuta eraman ditu.

Aurreikusita zegoen moduan, gaur hustu dute Martuteneko Agustindarren eraikina. 9:30erako zegoen antolatuta dispositiboa eta, ordurako, etxetik alde egin dute ia 111 lagunek. Hiritarron Harrera Sareko eta beste hainbat eragiletako kideak bertaratu dira, laguntza eskaintzera.

9:30ean, izugarrizko polizia dispositiboa iritsi da aparkalekura. Ertzaintzaren, Udaltzaingoaren eta Espainiako Poliziaren dozenaka furgoneta eta auto. Ordurako, bederatzi lagun besterik ez zeuden bertan. Ertzaintzak identifikatu eta Espainiako Poliziaren esku utzi ditu, Atzerritarren Legea betetzen zuten edo ez ikusteko. Harrera Sareak jakitera eman duenez, horietako lau atxilotu egin dituzte. Horren ostean hasi dira eraikina ixteko lanak.

Irutxuloko Hitzak baieztatu duenez, Donostiako Udalak 84 lagun identifikatu zituen eraikinean –Harrera Sareak baino 30 gutxiago–, eta horietako hirurogeiri eskaini die ostatu, Ondarretako La Sirena aterpetxean. Ordea, 48 dira soilik gaua bertan pasa dutenak. Udalaren iturriek ziurtatu dutenez, “beste hamarrentzat tokia zegoen, baina ez dira azaldu, momentuz behintzat. Ez dugu baztertzen gaur egunean zehar azaltzea, edo hurrengo egunetan, beraien egoera ezagutzen baita eta onartu zaielako baliabidea”.

Hustu dute Agustindarren eraikina eta udalak La Sirena ireki du 60 lagunentzat : Irutxuloko Hitza

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gN3R