Principal |
Euskal Herria :: 26/01/2011

Ikatza Liburugunea, gune politiko berria Hernanin

Ikatza Liburugunea
[Euskara] Liburutegi politiko soziala-Bidioteka-Artxibo dokumentala-Banaketak

IREKIERA

Urtarrilak 28, 20:30etatik aurrera...
Ikatza Liburuguneak bere ateak zabalduko ditu!

Pintxo eta edariez gain.
Bazkide egiteko aukera izango duzu!

ZER DA IKATZA?

Ikatza, Hernaniko Zapa kalean aurki dezakegun liburugune
politiko-soziala dugu.
Ezagutzaren arloan dagoen monopolioaren aurrean pentsaera eta jarrera
kritikoa sustatzea helburu duen gune bat da, non esparru ezberdinetako
edukietaz horniturik dauden liburuak, aldizkariak, egunkariak eta abar
aurki daitezkeen. Gizarte eraldaketarako beharrezkotzat jotzen dugun
tresna bat da, bertan elkartzea, eztabaidatzea, elkartrukatzea,
autoformatzea... SORTZEA posible eginez.

Pentsaera bakarrarekin, instituzioekin, konbentzionalismoekin eta
sasiobjetibotasunarekin apurtzeko saiakera bat da. Ikatzak, modu
autogestionatu batetan, bizi garen munduaren analisi kritiko bat
egitea, alternatibak eraiki eta zabaltzea, eta aukera hau denon esku
jartzea du helburu.

ZER ESKAINTZEN DU IKATZAK?

Soziologia, historia, psikologia, nazio gatazka, feminismoak,
ekologismoa, langile borroka, anarkismoa, komunismoa, etab-i buruzko
edukiak aurkituko dituzu bertan, mailegu bidez etxera eraman ahal
izango dituzularik.

Honez gain, ekimen ezberdinak (hitzaldiak, tailerrak, kanpainak...)
burutuko dira bertan, buruari eragitera eramango gaituztenak. Zure
parte hartzea beharrezkoa dugu, ANIMATU ETA AGERTU ZAITEZ!

PRESO BAT, LIBURU BAT

Horrela du izena Ikatzatik ateratako lehen ekimenak.
Gure helburua proiektu hau herriko jende guztiari helaraztea denez eta
Hernaniko preso politikoak, urrun egonda ere, herritarrak direnez,
haiengana gerturatzea nahi izan dugu, liburugunea espetxeetara
trasladatuz, presoei erabiltzaile izateko aukera emanez.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/cP7q