Principal |
Nacionales E.Herria :: 31/07/2011

Zigor Ruiz-en ama, arreba eta lagun batek istripua izan dute Herrera de la Manchako bidean

Ateakireki.com
Zigor Ruiz, Errotxapeako preso politikoaren ama, arreba eta lagun batek istripua izan dute gaur eguerdian bisitara zihoaztela Herrera de la Mancha-ko espetxera.

Istripuaren ondorioz hospitalera joan behar izan dute hirurak, baina zauri arinak dituzte. Plaka batzuk egin dizkiete, eta amari eta arrebari kollarin bana jarri diete. Kotxea, aldiz, erabat txikituta geratu da, "siniestro total".

Orain bueltan dira taxi batean, eta gaueko hamabiak aldera ailegatuko dira auzora.
Zigor Ruiz-en arreba Bakartxo Ruiz da, Bilduko talde parlamentarioaren bozeramailea.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/cW7H