Kaixo gazte!!
Sistema kapitalistak gazteoi inposatzen dizkigun bizi baldintza
prekarioen aurrean, burujabetzan oinarritutako bizi eredu berriak
eraikitzearen beharraz hausnartu genuen iaz garatu genuen prozesu
eratzailean.
Gaur egun, herri zapaldu bat garen heinean, inposatzen dizkiguten
egiturek helburu argia dute, gutxi batzuen aberastasuna bermatzea. Era
berean, gure burujabetza indibiduala eta kolektiboa ukatzen dizkigute,
gu garena baldintzatuz desideologizazioa eta alienazioaren bitartez.
Baina gu, behar eta nahi duguna izango gara!!
Independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean, gaurdanik izango
gara burujabe.
Zentzu horretan, gure bizitzaren eremu guztietan garatzen ditugun
praktikak aztertzea eta burujabetzaren norabidean iraultzea izango da
gure asmoa.
Horretarako, Ernaik eskola bat izan nahi du. Kurtso honetan zehar gai
ezberdinen inguruan hitzaldiak, tailerrrak eta eztabaidak antolatu eta
bitarteko ezberdinak eskeiniko ditugu.
Hona hemen landuko ditugun gai ezberdinak:
- Militantzia ereduak
Nolakoak gara??
Zer lehenesten dugu?
- Nazio Askapen Mugimenduaren Ibilbidea
Nondik gatoz??
Nora goaz??
- Enpleguari alternatibak
Zer da lan egitea??
Zertarako egiten dugu lan??
- Elikadura burujabea
Zer jaten dugu??
Nondik dator jaten duguna??
Garrantzia ematen al diogu??
- Gizon/emakumea dikotomia eta heteronorma
Zer da emakumea izatea
Eta gizona izatea??
Nola harremantzen gara??
Hurrengo hilabeteetan zehar gai hauetan sakonduko dugu deialdi
ezberdinak luzatuz. Era berean sistema honekin eta Espainiar estatu
ustelarekin nazkatuta dagoen gazte orori independentzia, sozialismoa
eta feminismoaren norabidean txikitasunetik handitasunera euskal Herri
askea eraikitzera gonbidatzen dugu.
Borroka da bidea, bidea borroka delako!!
Egongo gara!!