Principal |
Nacionales E.Herria :: 19/01/2016

Ernai y Aitzina convocan un nuevo 'Gazte Danbada' del 25 al 28 de marzo en Laudio

La Haine - Euskal Herria
Las organizaciones juveniles Ernai y Aitzina organizarán nuevamente el evento, que constará de 4 días repletos de actividades, lucha y diversión

Esna harrapa gaitzala!

Ezin gara etorkizunaren zain egon, gazteok oraina gara etorkizunak esna harrapatzeko, adi, prest. Gurea eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin behar dugu bidea. Esparru ezberdinetan gazteok autogestioaren alde egiten dugun apustuaren isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituen jaialdia. Gazteok gazteontzak egindako topalekua. Elkarrekin hausnartu, sortu eta hazteko gunea martxoaren 25, 26, 27 eta 28an, Laudion.

Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeak elkarlanean antolatuko dugu Gazte Danbada topagunea bestelako herri eredu baten aldeko borroka hauspotzeko. Egun gazteok bizi dugun egoera prekarioan, esna egotea ezinbestekoa da, horregatik esaten dugu “Esna harrapa gaitzala”; orain eta bihar gazteok gure lekua izateko, bizitza duina izateko. Aisialdia eta borroka uztartzeko planteamendua egingo dugu lau egunez. Edukien lanketari, hots, tailer, hitzaldi eta eztabaidei behar besteko pisua emanez baina aisialdirako eskaintza oparoa ere eginez. Horrez gain, iraultza gure baitan hasten dela sinisten dugulako, jaialdiaren antolakuntza osoa ahalik eta burujabeena izateko apustu sendoa egingo dugu: bertan kontsumituko ditugun jakiak inguruko nekazarienak izanik, entzungo dugun musikan talde gazteak protagonista izanik, lanean izango garenon zaintzari garrantzia emanez, gazteon parte hartzea lehenetsiz...

Aisialdia eta borroka uztartzeko planteamendua egingo dugu lau egunez. Edukien lanketari, hots, tailer, hitzaldi eta eztabaidei behar besteko pisua emanez baina ondo pasatzeko eskaintza oparoa ere eginez. Horretarako, goiz eta arratsaldean lanketa politiko lehenetsi eta iluntzetik aurrera aisialdiko eskaintza nagusituko da.

Eskaintzari (politikoa, aisialdia, otorduak, ondakinak..) eta antolaketari dagokionean, aldarrikatzen dugun ereduarekin ahalik eta koherenteena izaten saiatuko gara; burujabetza aldarrikatzetik edukiz jantzi eta praktikara eramanez.

AURTEN 3 ALOR BEREZIKI

Bereziki hiru alor nagusitan emango ditugu aldaketa sakonak; antolaketa, musika eta elikadura. Antolaketa ereduaren inguruan hausnarketak eman eta eraginkortzeaz aparte, zaintza erdigunean jartzeko esfortzu berezia egingo dugu aurten. Elikadurari dagokionez, bertoko produktuak jan eta edango ditugu, teoria eta praktikaren arteko koherentzian pausu txiki bat gehiago emateko. Urrats txikiak emanaz baina norabide argi batean.

Azkenik, musika arloan ere jauzi kualitatiboa eman eta panorama musikala astintzera goaz iragan urteko Gazte Martxan egin bezala. Berrikuntza nagusia izango da izena ematen duen talde orok izango duela Danbadan jotzeko aukera. Topatu.eus gazte atari digitalean izango duzue informazio guztia, eta baita ere izena emateko aukera urtarrilaren 31 baino lehen.

Lehen 15 taldeek gune handi batean kontzertu osoa eskaintzeko aukera izango dute, 5 taldek gau bakoitzeko.

Gainerako guztiek herrian zehar jarriko ditugun gune eta eszenatoki desberdinetan joko dute.

Hautatutako lehen 3 taldeek zuzeneko 3 abesti grabatzeko aukera izango dute Haizebazterrak eta Topaturen eskutik. Abesti horiekin zuzeneko ikus-entzunezko bat sortuko dute, eta Gazte Danbada aurretik publikatuko dituzte hiruak.

Euskal Herri osoko musikari ezberdinek eta gazte mugimendu hainbat kidek osatutako lantalde baten epaiarekin eta Internet bidez publikoak emandako bozkekin hautatuko dira taldeak.

Otsailaren 18an aurkeztuko dugu publikoki egitarau osoa. Sarrerak ere egun horretan jarriko dira salgai Euskal Herriko txoko desberdinetan. Informazio guztia Gaztedanbada16.infowebgunean egongo da ikusgai.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/eW5X