Principal |
Euskal Herria :: 05/06/2017

Asier Ormazabal preso politikoaren lagunen istripuaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Etxerat elkarteak zabaldutako informazioaren arabera, Asier Ormazabal preso politikoaren bi lagunek auto istripua izan zuten Teruelgo kartzelan bisita egin eta gero etxerako bidean zeudenean. Istripuak zauri larriak eragin zizkien bi lagunei, eta erietxera eraman behar izan zituzten.


Estatuek askotariko biolentzia motak erabili dituzte euskal preso politikoak makurrarazteko asmoz. Biolentzia zuzena erabili dute, legearen bidez aplikatutakoa (isolamendua, espetxe graduak, komunikazioen galarazteak…) zein legetik kanpokoa (jipoiak, mehatxuak, irainak, umilazio saiakerak eta erailketa bera). Baina hauetaz gain, Estatuek senideen bitartez presoei sufrimendua eragiteko erabaki zitala hartu zuten aspaldi, bere alderdi adierazgarriena sakabanaketa delarik. Senideen bizitzak jartzen dituzte arriskuan preso politikoen damutze deklarazioak lortzeko asmoz.


Istripu honen aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna helarazi nahi die Asier Ormazabal eta bere bi lagunei, eta Estatu espainolak zein frantsesak preso politikoei aplikatzen dieten eta dagoeneko 16 senide erail dituen sakabanaketa politika hiltzailea salatu ere.

Euskal Herria, 2017ko ekainaren 4a.



Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fG5n