Principal |
Nacionales E.Herria :: 08/09/2017

Baimenik ez, aske izateko euskal Herriak independentzia!

Ernai
[Euskara] Inoiz inork ez du baimenik eskatu aske izateko eta ez gara orain baimenaeskatzen hasiko.

 


Inoiz inork ez du baimenik eskatu aske izateko eta ez gara orain baimenaeskatzen hasiko. Ez baikara izango baimena eskatu ezkero. Aske izateko ezdugu inoren ez ezeren baimenik behar. Gara, bagarelako, aske.Kataluniarrek ere ondotxo dakite hori. Desobedientziaz eta baimenik eskatu gabe askatasunerako bidean pauso historiko bezain erabakigarriak egingo dituzte datozen aste eta hilabeteetan. Urriaren 1eko erreferenduma tartean. Urriaren 1ean ez da azken pausorik, ordea, bidean aurrera jarraitzeko beste
pauso bat gehiago da. Pauso hori sendotu eta lagundu beharrean gaude gazteok. Herri zapaldu ororen askatasuna guztion askatasuna baita. Horren aurrean, gazte agerraldi honen bitartez, gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu Herrialde Katalanei. Bide batez, “Baimenik ez, aske izateko” lelopean, gure herrian ere independentziarako bideari ekiteko dinamika aurkezten dugu gaurkoan. Gure hautua argia baita: nahia, beharra eta aukera
delako, Euskal Herriak ere independentzia!


Nahia da. Oztopoak oztopo, horixe nahi dugulako. Isilarazi nahi izan bagaituzte ere, horixe adierazi dugulako hamarkadatan zehar. Ez dugulako onartuko estatu ustel hauek erabaki dezaten gure buru eta gorputzen gain. Are gehiago, nahi hori adierazteko eta gauzatzeko bidea ere bada. Izan ere, hautestontziak jartzea bera ere delitu bilakatu duten estatu hauen pean, auzia ez da independente izan edo ez erabakitzea, baizik eta independente izatea zer izango garen askatasunez erabaki ahal izateko. David Fernandezek esan ohi duen legez,
independentziarako bide demokratikorik ezean, independentzia da demokraziarako bide bakarra.


Beharra da. Errepublika propioaren aldarrikapena ez da gure beharrekin zerikusirik ez duen kapritxo zoro bat. Kontrara, euskal herritarrok eta gazteok era duinean lan, ikasi eta bizi ahal izateko ezinbesteko tresna da. Dependentziaren kosteak ezagunak zaizkigu, bereziki gazteoi. Horren aurrean, dena aldatzeko hautua da errepublika, per canviar ho-tot, Madrilgo Mordaza, LOMCE, lan erreforma eta bestelako inposaketei aurre egin eta baliabide kolektiboak behar kolektiboen zerbitzura jartzekoa.


Aukera da. Demokratizaziorako aukera bakarra delako. Ez dago estatu espainol eta frantsesa demokratizatzeko inolako aukerarik. 78ko erregimenarekin “dena lotuta eta ondo lotuta” utzi ondoren, monarkia, elite ekonomiko eta enpresariala, Konferentzia Episkopala, Guardia Zibila eta beraien zerbitzura diharduten alderdi politikoak jaun eta jabe dira. Aitzitik, hori da estatu espainiarra demokratizatzeko zentsura moziorik eraginkorrena, Espainiaren batasuna baita erregimenaren zutabe nagusia. Katalanak frogatzen ari diren bezala, errepublika propioaren alternatiba aukera erreala da. Ez da hemendik hamarkadatara lortu dezakegun aldarrikapen utopiko bat. Orain eta hemen
lortu dezakegu, behetik gora, anbizioz, gaurdanik estatu bezala pentsatuz eta ekinez, inoren zain egon gabe eta gure eraikiz.


Inoren zain egon gabe eta inori baimenik eskatu gabe, Euskal Herrian ere bide horri ekitea dagokigu. Hori da kataluniarrei egin ahal diegun elkartasun keinurik eder eta eraginkorrena. Ernaiko militanteok herri honen askatasunaren historia idazteko gure konpromisoa berresten dugu eta bide horretan gure ekarpena egiteko dinamika abiatzera goaz. Irailaren 28an kalera irteteko eguna jarri dugu gazteok.


Baimenik eskatu gabe aske izan nahi dugula aldarrikatzeko eguna. Ez dugu baimenik eskatuko historia idazteko, ez dugu baimenik eskatuko oraina eraikitzeko, ez dugu baimenik eskatuko libre bizitzeko. Bizitzea hori baita: posizionatzea. Atzo CUPek adierazi bezala: ara comença el mambo! Dei egiten diogu Euskal Herriko gazteriari irailaren 28an kalera irten eta Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna aldarrikatzera.

Baimenik ez, aske izateko. Euskal Herriak independentzia! 


Ernai

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fI66