Principal |
Nacionales E.Herria :: 27/04/2018

[Eusk/Cast] En el uno de mayo, tres veces rebeldes... ¡y las que haga falta!

Euskal Herriko Bilgune Feminista
Quien es feminista y no es de izquierdas, carece de estrategia. Quien es de izquierdas y no es feminista, carece de profundidad. Rosa Luxenburg

[Euskara]

Maiatzaren batean, hiru eta mila aldiz errebelde!
Feminista izanik ezkertiarra ez denak, estrategia falta du. Eta ezkertiarra izanik feminista ez denak, sakontasuna.
ROSA LUXEMBURG


Ezagutzen dugun mundua desegiten ari da, kapitalismoa1 birfundatze ziklo batean baitago. Aurrerabidearen, berdintasunaren eta ongizatearen promesarekin seduzitu nahi gintuen kapitalismo batetik, maskararik gabe, gutxi batzuentzako lekua besterik ez dagoela aitortzen duen kapitalismo batera igarotzen ari gara. Atarian dugun proiektu neoliberala sakontzen ari da, bai autoritarismoan, bai klase hierarkia arrazistetan eta patriarkaletan; besteak beste: ondare komunen pribatizazioak, bioekonomiak, proiektu estraktibistak, nazioarteko merkataritza eta inbertsiorako itun berriak, finantzaren nagusitasuna, feminizidioak… Botere korporatiboak gobernatzen dituen zelaiak areagotzen doaz, herritarren esplotaziorako forma berriak sortu eta gure bizitzen prekarizazioa muturrera eramaten duen bitartean.


Bitartean, lan merkatua geroz eta modu konplexuagoan garatzen ari da eta porotsuak dira mundu zaharreko mugak: Lan egunak erabat flexibilizatu direnean, nola ez nahastu bizi eta lan denborak? Zenbat dira etxetik auto-enplegatzen direnak umeak zaintzen dituzten bitartean? Zenbat laneko sakelakoa 24 orduz gainean daramatenak? Ekintzailetasuna erraietara sartu digutenean, zenbat dira
enpresari sentitzen direnak? Gaur egun, zenbat lan egiten dugu garaiko fabriketan eta zenbat etxeetan, bulegoetan edota taberna zuloetan? Zenbat nekazari dira, zailtasunak zailtasun, kalitatea lehenesten dabiltzanak, botere publikoak laborantza industriala sostengatzen dabiltzan bitartean? Lan harremanak aldatu dira, langileria zatikatuagoa dago, askotan, ikusezinagoak direlako lan kargak.

Gainera, posizio sozialak (arraza, sexu, adin, jatorri edota gorputz funtzionalitatearen aldagaien arabera, besteak beste) ezberdin kokatzen gaitu. Horregatik, parean dugun erronkari erantzuteko, gure metodo analitikoak eguneratzea eta testuingurua egokitzea dagokigu. Ekonomiaren dimentsio produktiboa eta erreproduktiboa modu artikulatu batean irakurri behar ditugu, bertatik klase borroka sortzaile, irmo eta eraberritu bat garatu ahal izateko. Horretan, feminismoak gako inportanteak eskaintzen dizkigu: Gure arteko desorekak identifikatzea eta izendatzera ausartzea, norbera bere kokalekutik abiatu eta elkartzen gaituen marko politiko komuna eraiki ahal izateko. Askabide nagusi batek menpekotasun guztiak gaindituko dituela dioen paradigma absolututik aldenduz, borroken mailakatze antzutik borroken arteko elkar loturetara igaro behar gara.


Subjektu berriak identifikatuta soilik sortuko ditugulako aliantza berriak, inoren borroka instrumentalizatu barik. Bide ugariak, erritmo ezberdinak, subjektu politiko anizkoitzaren artikulazioa, ezinbesteko dira kapitalismoari aurre egiteko. Halaber, feminismoak kapitalaren oinarri sexuatua eta generoaren dimentsio sozioekonomikoa bistaratu dizkigu, emakume eta gizonen arteko bereizkeria kapitala hedatzen jarraitzeko estrategia politikoekonomiko baten baitan kokatuz. Baina, batez ere, zeregin bat jarri du borroka antikapitalistaren erdigunean: sistema erasotzeko, haren ardatz heteropatriarkala suntsitu behar da.

Kapitalismoa izendatzen dugunean, dominazio sistema patriarkalarekin eta kolonialistarekin duen artikulazioan ulertzen dugu. Honen aurrean, burujabetza feminista aldarrikatzen dugu, gure bizitza eta herriaren gainean erabakitzeko gaitasunen zein askatasun esparruen berreskurapen proiektu gisa. Bizitzak eusteko ardura kolektiboa eraikitzeko apustua da hau, egunerokotasunean sustraitua. Bizitza defendatzea ez baita afera abstraktu edo ideala, baizik eta bizitza duinen mugen inguruko posizio politiko zehatz bat hartzea; erraustegien aurkakoa, aberastasuna banatu eta produkzio moduak kolektibizatzearen aldekoa, osasun sarbide unibertsalaren aldekoa, kaleratzeen aurkakoa e.a. Elkarrekikotasuna, gorputz propioa zein komuna, indar kolektiboa eta eztabaida soziala ditu oinarri; eta hori, merkatutik eratortzen ez den herritartasuna eraikitzeko prozesua izanen da. Berau, autogestioa eta komunitatearen sareak josteko auto-eraketa ariketa batetik pasatzen da, baita bizitzaren erreprodukzioa bere gain hartuko duten instituzio sozioekonomikoak eraikitzeko erakundetze bide propio batetik ere; eta horrek guztiak, noski, Euskal Herriko antolaketa juridiko-politiko berri batean isla izan behar du.

Feminismoaren ikaspenak aipatu ditugu, baina Rosa Luxenburgek zioen moduan, “Feminista izanik ezkertiarra ez denak, estrategia falta du”. Hala ulertu zuen euskal feminismoak hasiera hasieratik. Askapen borrokaren eta gizarte mugimenduetako militantziak uzten zigun tartean, emakume izateak zekarrena politizatzeko elkartzen hasi ginenok; hamar orduko lanaldien ostean, kartzelatik irten berri edo borrokaren sostengu lan amaigabeen artean, auzo elkarte edo etxeetan antolatzen hasi ginenok, ondo aski genekien generoak ez zituela gure menderakuntzaren ertz guztiak barnebiltzen. Horretxegatik, sexu-generoa, klasea eta nazioaren artikulazioa, hau da, zapalkuntza hirukoitza, izan da gure oinarri, hala errealitatea aztertzeko, nola alternatibak proposatzeko.

Bide honetan, marxismoak tresna teorikoak eta metodologikoak eskaini dizkigu esplotazio egiturak hautemateko; zapalkuntzen eremu sozioekonomiko, ideologiko eta politikoak erradiografiatzeko. Horrela, identifikatu dugu emakumeon menderakuntzaren dimentsio materiala eta ekoizpen eredu honetan dugun posizioa. Ikasi dugu teoria eta praxi politikoa, eskua eta burua, elkar loturik doazela, bata bestean oinarritu behar delako. Gure diskurtsoak gorpuztean eta gure gorputzak politizatzean, antolakuntza eremuak dibertsifikatu ditugu, izan etxeetan, izan oheetan, izan kaleetan, izan alderdietan, izan lantokietan, izan sindikatuetan, izan ikastetxeetan, izan espetxeetan e.a. Eta kontraesanak aurrera egiteko baliatu behar ditugula jakin badakigu, harreman dialektiko batean ulertzen baititugu. 

Kontraesanetatik sistemarekiko hausturan sakontzen goaz. Ez da erronka makala. Honetan dabil duela 40 urte bidea urratu zuen Euskal Herriko Mugimendu Feminista. Iragan den martxoaren 8ko greba feministak historiaren atal berria idatzi zuen. Hala izan zen, prozesu honetan, borroka demokratizatu delako; espazio guztietatik ekarpena egiteko tresnak ugaldu direlako, bizitza eremu guztiak erresistentzia gune bihurtuz. Emakumeon ezinegonak politizatu ditugu, ezkutuko gatazkak argira atera eta deserosotasun politikoa norabide anitzetan zabaldu ditugu. Eta bide horretan, lidergo kolektiboak askotariko eta ezberdinen artean artikulatzeko trebezia palanka nagusi izan dugu.

Baina, zalantzarik gabe, kapitalismoak gu irensteko estrategiak martxan ditu. Gure borroka eduki gabeko espektakulu eta kontsumo gai bihurtu nahi ditu. Horren aurrean, garbi adierazi nahi dugu: feminismoa ez dela eliteena, ezta berdintasunaren aldeko faltsukeriarena ere. Ez gara San Mames eta Iberdrolako argi moreak. Ez gara Inditex-eko produktuak. Ez gara, azken unean, hauteskunde interesengatik,
hainbat politikarik egindako greba babesteko hitz hutsalak. Ez gara Letizia erregina edo Ana Rosa Quintanaren lan uztea.

Produkzio modua eta harreman sozial kapitalistak iraultzeko sortu ginen, eta horretan berresten gara.

Martxoaren 8tik, maiatzaren 1era: GORA BORROKA FEMINISTA!
Euskal Herrian, 2018ko apirilaren 26an.
EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA

________________

[Castellano]

En el uno de mayo, tres veces rebeldes... ¡y las que haga falta!

Quien es feminista y no es de izquierdas,
carece de estrategia. Quien es de izquierdas
y no es feminista, carece de profundidad

Rosa Luxenburg

El mundo que conocemos se va desvaneciendo y vamos pasando de un capitalismo1 que intentó seducirnos con la promesa del bienestar y la igualdad a un capitalismo que acepta, sin ningún pudor,que aquí solamente hay sitio para unas pocas personas. El proyecto neoliberal actual profundiza en el autoritarismo y en las jerarquías de clase racistas y patriarcales. Las áreas en las que gobiernan los poderes corporativos van incrementándose mientras surgen nuevas formas de explotación de las personas, llevando hasta el extremo la precarización de nuestras vidas.


Mientras tanto, el mercado va desarrollándose de manera cada vez mas compleja y los limites del viejo mundo se vuelven porosos: ¿Cómo no confundir las horas de vida con las que tienen que ver con el empleo cuando las jornadas laborales se han diluido completamente? ¿Cuántas son las personas que ejercen el auto-empleo mientras realizan labores de cuidado? ¿Cuántas, las que se sienten empresarias en estos tiempos en los que nos han inculcado la idea del emprendimiento hasta la médula? ¿Cuántas, en el sector agrícola, que a pesar de las dificultades priorizan la calidad, mientras los poderes públicos sostienen la agricultura industrial? Las relaciones laborales han cambiado, la clase trabajadora está dividida y muchas veces sus cargas de trabajo son invisibles. Además, la posición social (raza, sexo, edad, procedencia y/o variedades de funcionalidad corporal, entre otras) no nos sitúa de igual manera.

Por eso, y para responder al reto que tenemos delante, nos corresponde actualizar nuestro contexto y método analítico. Debemos interpretar las dimensiones productiva y reproductiva de la economía de un modo articulado, para poder desarrollar desde ahí, una lucha de clase creadora, sólida y renovada. El feminismo aporta claves importantes en ese sentido: Partiendo desde la situación de cada persona e identificando sus desequilibrios, para poder construir un marco político común. Nos alejamos así, del paradigma que concluye que un único proceso de liberación superará todos los tipos de sometimiento; debemos pasar de la graduación estéril de las luchas, a las conexiones entre sí. Porque solamente lograremos nuevas alianzas identificando nuevos sujetos, sin instrumentalizar la lucha de nadie. Es indispensable la articulación de diferentes y diversos caminos, ritmos y sujetos políticos para poder hacer frente al capitalismo.


Asimismo, el feminismo ha sido capaz de visualizar la base sexuada del capitalismo y la dimensión socioeconómica de género, situando la diferenciación entre hombres y mujeres dentro de una estrategia político-económica. Pero, sobre todo, el feminismo ha sido capaz de poner una labor importante en el centro de la lucha anti-capitalista: La idea de que para derrocar el sistema, hay que terminar con su eje
heteropatriarcal. 


1 Entendemos el capitalismo desde la articulación que tiene con un sistema de dominación patriarcal y colonialista.


Ante esto, reivindicamos la soberanía feminista, como proyecto para recuperar la libertad de decidir sobre nuestras vidas y nuestros territorios. Esta es una apuesta firme para construir la responsabilidad colectiva de sostener la vida. Porque defender la vida no es una tarea abstracta o idealizada, sino tomar un posicionamiento político concreto en torno a la idea de qué es llevar una vida digna; contraria a las incineradoras, a favor del reparto de la riqueza y en pro de colectivizar los modelos de producción, en contra de los despidos, el derecho a la sanidad universal, etc. 


Hemos mencionado los aprendizajes del feminismo pero como decía Rosa Luxenburg, “Quien es feminista y no es de izquierdas, carece de estrategia. Quien es de izquierdas y no es feminista, carece de profundidad”. Así es como lo entendió el feminismo vasco desde el principio. Nosotras ya sabíamos que el género no reunía todas nuestras opresiones. Por eso nos hemos fundamentado en la idea de la triple opresión: la de sexo-genero, clase y nación. Y esta ha sido nuestra base para analizar la realidad y proponer alternativas.


En este camino el marxismo nos ha dotado de herramientas teóricas y metodológicas para poder detectar estructuras de explotación; para radiografiar las diferentes dimensiones de opresión en los ámbitos socio-económicos, ideológicos y políticos. Hemos identificado así, la dimensión material de la opresión de la mujer así como la posición que tenemos en este modelo de producción. Hemos entendido que la praxis política y la teoría van juntas de la mano cada vez que “corporalizamos” nuestros discursos y politizamos nuestros cuerpos.


Seguimos profundizando en la ruptura hacia el sistema como lo lleva haciendo desde hace 40 años el Movimiento Feminista de Euskal Herria. La huelga feminista del pasado 8 de marzo escribió un nuevo capítulo en la historia. Hemos politizado las inquietudes de las mujeres, sacado a la luz los conflictos ocultos y hemos extendido la incomodidad política en diferentes direcciones. En ese sentido, contamos con la capacidad para articular liderazgos colectivos entre mujeres diferentes y diversas.


Pero, sin lugar a duda, el capitalismo tiene en marcha estrategias para barrernos de golpe intentando convertir nuestra lucha en un espectáculo sin contenido o un producto de consumo. Ante esto, queremos aclarar que el feminismo no es de las élites, ni de la falsedad que se crea en torno al concepto de igualdad. No somos las luces moradas de San Mames e Iberdrola. No somos productos de Inditex. No
somos efímeras palabras provenientes de intereses partidistas. No somos los paros del 8 de marzo de la reina Letizia o de Ana Rosa Quintana.


Nacimos para revolucionar los modelos de producción y sociales capitalistas y en ello nos ratificamos.


Desde el 8 de marzo, hasta el 1 de mayo: GORA BORROKA FEMINISTA! (Viva lucha feminista)
En Euskal Herria, a 26 de abril de 2018
EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fK6T