Principal |
Nafarroa :: 08/06/2018

[Eusk/Cast] Utzi bakean euskal gazteria

Ernai
No estamos dispuestas a vivir en un régimen que condena a la juventud a la cárcel.

Utzi bakean euskal gazteria
Espainiar faxismoarekin hautsiz, ekainak 14 · 15 kalera!


Lehenik eta behin, gure besarkada indartsu eta maitakorrena muntaia nazkagarri honen erruz espainiar espetxeetan gatibu dauden Iñaki, Aratz, Jon Ander, Julen, Oihan, Adur eta Jokini. Baita Ainarari ere, eta gazte guzti hauen senide eta lagunei. Zuekin gaude! 


Asteartean askok espero genuen zoritxarrezko eguna iritsi zen, hasiera-hasieratik goitik-behera diseinatutako muntaiaren bukaera. Audientzia Nazionalaren sententziak muntai polizial, judizial eta mediatikoak eragindako kaltea berretsi eta zuritu besterik ez du egin. Altsasuko gazteak urte luzez etxetik ehunka kilometroetara bahituta izango dituzten arren, sententzia honekin Euskal Gazteria izan da epaitua, kriminalizatua eta zigortua.


Altsasuko gazteen aurkako sententziak Euskal Gazteriaren kontrako kriminalizazioan aro berri bat irekitzen du. Estatuaren partetik norabide errepresibo argi bat zehazteaz gain, aurrekariak ere zehazten baititu. Izan ere, prozesu lotsagarri honen atzean erabat autoritario, inposatzaile eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat ezkutatzen da.

Zoritxarrez, hasieratik genekien guztiok hau gerta zitekeela, espainiar proiektu politikoak bere egitasmoaren muinean inposizioa eta autoritarismoa baitauka.

Espainiar altxamendu faxistak, frankismoaren basakeriek eta iragan horrekin hausteko borondate ezak osatu zuen ustezko 78ko erreforma. Oligarkiaren, IBEX35ren, Elizaren, Koroaren, botere banaketa ezaren, Guardia Zibil zein indar armatuen eta alderdi joko ustelaren neurrira ezarri baitziren 78ko erregimenaren zimenduak.

Espainiaren batasuna inposatzeko eta horren aurkako herri altxamendua suntsitzeko etorri zen Guardia Zibila Euskal Herrira. Sorreratik karlistadetan, frankismoaren pasarte ilunenetan, trantsizio odoltsuan, gerra zikinean, narkotrafikoa, sarekadak,
inkomunikazioko torturak, kontrolak, jarraipenak, mobilizazioen aurrean oldartzen, tabernetan liskarrak eragiten...Gerra egitera etorri zirenak, beraien bakea inposatzeko geratu dira. 

Altsasuko gatazka nekez gertatu liteke Euskal Herriak okupazio militarra pairatuko ez balu, gazteak egunero jazartzen dituzten indar errepresiboak harrokerietan ibiliko ez balira. Ez delako isolatua, Euskal Herriko txoko desberdinetan pairatu izan baititugu beraien erasoak.

Euskal gazteriaren etorkizuna jokoan dago. Espainia zein Frantziaren menpeko eta sistema kapitalista heteropatriarkarraren lurpean bizirautea da eskaintzen digutena. 

Bestelako Euskal Herri aske bat eraikitzen gabiltzan gazteok beraien jo puntuan gaude. Gaur Altsasuko gazteak dira, baina bihar gutako edozein izan daiteke. Arazoa politikoa den heinean, konponbideak politikoa behar du izan. Indar okupatzaileak Euskal Herritik kanpora joan behar dira ezinbestean, Euskal Herriko indar errepresiboak desegin behar diren bezala. Haratago, konponbidea Euskal Herriaren eta bertako langile eta herri sektoreen eskutik etorriko da. Euskal Herriaren etorkizun politikoa burujabetzatik igarotzen da soilik, egiazko bake eta askatasuna erdiesteko.


Bukatzeko, Ernai gazte antolakundetik dei egin nahi diogu euskal gazteriari Altsasuko gazteen alde ekainaren 14 eta 15eko manifestazioetan parte hartzera, eta baitan ekainaren 16ko mobilizazio nagusira joateko ere.
Oztopoak oztopo, egunez egun Euskal Herri aske, sozialista eta feminista irabazten segi dezagun. Animo eta ekin borrokari!

ERNAI GAZTE ANTOLAKUNDEA
IRUÑEAN, 2018ko ekainaren 7an

________________

Utzi bakean euskal gazteria

Espainiar faxismoarekin hautsiz, ekainak 14 · 15 kalera!
Para empezar, queremos mandar desde aquí un fuerte abrazo a Iñaki, Aratz, Jon Ander, Oihan, Julen, Adur y Jokin, jóvenes que han sido encarcerlados en prisiones españolas después de este despreciable montaje. Otro abrazo a Ainara y a todos los familiares y amigas de estos jóvenes. Estamos con vosotras!


Estamos enfadadas. Estamos hartas. Estamos hartas de que los de Altsasu estén en la cárcel; estamos enfadadas porque este estado autoritario utiliza a la juventud vasca por sus intereses políticos. 


El martes llegó la trágica noticia; el siguiente capítulo de un montaje diseñado de principio a fin. La sentencia de la Audiencia Nacional ha corroborado todo el daño causado por este montaje policial, judicial y mediático. Los jóvenes de Altsasu están hoy secuestrados a cientos de kilometros de sus casas; con esta sentencia ha sido criminalizada, juzgada y castigada la juventud vasca.


La sentencia contra los jóvenes de Altsasu abre otro capítulo en la criminalización contra la juventud. Detrás de esta sentencia hay una estrategia del régimen, nuevos pasos hacia el autoritarismo, la imposición y la involución.


El proyecto político español es impositivo y autoritario. Los cimientos del régimen del 78 se basan en la oligarquía, IBEX35, La Iglesia, la Corona, la falta de separación de poderes, la guardia civil, las fuerzas armadas y el juego entre partidos.

En las carlistadas, en los capítulos más oscuros del franquismo, en la sangrienta transición, en la guerra sucia. Narcotráfico, redadas, incomunicaciones, tortura, controles, seguimientos, cargas, provocaciones, chulería... Quién falta y quién sobra en este pueblo?

El futuro de la juventud vasca está en juego. La única oferta que nos hacen es sobrevivir entre las cadenas de España y Francia, a sobrevivir en un sistema capitalista y heteropatriarcal. Juicios, montajes, cárcel y castigo. Hoy son los de Altsasu, pero mañana puede ser cualquiera de nosotras.

No estamos dispuestas a seguir sobreviviendo en la dirección que nos marcan otros. No estamos dispuestas a vivir en un estado que hipoteca nuestro presente y nuestro futuro. 

No estamos dispuestas a vivir en un régimen que condena a la juventud a la cárcel.

El futuro político de Euskal Herria se contruye desde la soberanía, desde la lucha por una paz verdadera y la libertad. Es más necesario que nunca seguir trabajando por una Euskal Herria libre, socialista y feminista; es más necesario que nunca romper con las cadenas del estado español. Queremos vivir y trabajar dignamente en Euskal Herria. Queremos vivir en
un pueblo que respete nuestros derechos civiles y políticos. 


Desde Ernai, llamamos a toda la juventud a movilizarse a favor de los jóvenes de Altsasu en las manifestaciones  organizadas para los días 14 y 15 de juni bajo el lema “Utzi bakean euskal gazteria. Espainiar faxismoaren gainetik, Altsasukoak aske!”, y a llenar las calles de Iruñea el día 16 de junio. La manifestación que convocamos en Iruñea saldrá de la plaza San Francisco a las 18 de la tarde.

Animo eta ekin borrokari!
ERNAI GAZTE ANTOLAKUNDEA
IRUÑEAN, 2018ko ekainaren 7an

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fK9h