Principal |
Nafarroa :: 08/08/2018

Nafarroan gaztetxeen loraldia

Ahotsa.info
Udaberrian loraldia izatea ohikoena da, baina Nafarroan autogestioa oinarritzat hartzen duten proiektuek aurtengo udan loratu dira

Udaberrian loraldia izatea ohikoena da, baina Nafarroan autogestioa oinarritzat hartzen duten proiektuek aurtengo udan loratu dira: Burlatan, Lizarran, eta Tafallan 3 gaztetxe berri sortu dira. Eta hauekin, aldaketa politikoa Nafarrora iritsi zenetik, zerrenda haunditzen doa: Arrotxapeako gaztetxea, Maravillas gaztetxea, Berriozarko Taupada gaztetxea, Lodosako gaztetxea, Mendillorriko Antzara, Plazara Iruñeko Alde Zaharreko gune komunitarioa, Barañaingo gaztetxea, Antsoaingo Txoko Gorri...

Gune hauetan egiten den lana hobeto ezagutzeko proiektu hauetako batzuetara jo du Ahotsa.info-k. gaztetxe horien egoerak anitzak dira, eta badira okupatuak izan direnak edota tokian tokiko instituzioekin akordioak lortu dituztenak. Maravillas gaztetxearen egoera ezin da ahantzi, desalojo arriskuan aurkitzen delako. baina bada proiektu hauek guztiak batzen dituen irizpidea: autogestioan eta auzolanean oinarritzen dira denak. 

http://ahotsa.info/edukia/nafarroan-gaztetxeen-loraldia-1

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fL2p