Principal |
Nacionales E.Herria :: 16/10/2018

Eneko Goia eta udal gobernuari zuzendutako komunikatua

Kijera Alde Zaharreko gaztetxea (Donostia)
Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal gobernutik ez dugu erantzunik jaso ez ofizialki eta publikoki ere ez

Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal gobernutik ez dugu erantzunik jaso ez ofizialki eta publikoki ere ez. Orain hilabete pasa ondoren auzoan lanean eta auzoa eraldatzen jarraitzen dugu, herri liburutegia, jantokia, joskintza taldea, haurtxoa, kolektibo ezberdinentzako bilera gelak, auzoko frontoi estali bakarra…

Jakin dugunez ordea, alkate jaunak ez dauka gurekin biltzeko asmorik, eraikina okupatu izanagatik zilegitasunik ez daukagula argudiatuz, hala adierazi zien Alde Zaharreko auzo elkarteko kideei. Antza denez, auzoan ekipamendu faltarik ez dagoela uste du udal gobernuak, San Telmo museoa, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra omen dira auzoaren ekipamendu publikoak eta horrekin auzotarron nahia eta beharrak asetzen direla uste dute.

Gurekin hitzegiteko prest ez daudenak, aitzakia kaxkarrak erabiliz, jakin badakite alderdi politiko guztiek izan dituztela negoziazioak gaztetxe okupatuekin. Bestalde, ekipamendu faltaren argudioa lotsagabekeria hutsa iruditzen zaigu, auzoan ez dago gazteleku, frontoi edo plaza estalirik, gazteok biltzeko gunerik, auzoko kolektiboentzako espaziorik, jarduera kulturalak egiteko lekurik… eta haurtxokoa egon badago guk montatu dugulako. Auzoaren gehiengoa kontsumora bideratuta dago (tartean baliabide publiko batzuk ere) gainera alkatetzatik ekipamendu gisa aurkeztu direnak (San Telmo, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra) kultura hegemonikoa kontsumitzera bideratuta daude dirutruk. Gaztetxean ordea kultura sortzen gabiltza, eztabaidatuz, jolastuz, antolatuz eta borrokatuz.

Guk dialogoa eskatu genuen eta eskaera honekin bat egin dute auzo elkarteak, udaleko langile batzordeak… eskaera horri muzin egiten diotela ikusita gutxienez auzoan egiten dugun lana bakean egiten utzi diezagutela!

Azkenik, elkartasuna adierazi nahi diegu maravillas eta errotxapeako gaztetxeei bizi duten desalojo arriskua dela eta.

Autogestioa dena aldatzeko!

Gaztetxeak defendatu!

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fL7F