Principal |
Euskal Herria :: 03/12/2018

Euskaraldia, euskararen unibertsoan murgiltzeko tresna

Germán Gorraiz López

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna” eta XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, EIk euskal hizkuntzari bere lan-arlo guztietan gogo biziz eutsi dio. ENE, Abenduaren 3an ospatzen ohi da, Xabierko Frantziskoaren heriotzaren eguna oroimenean, zeren kondaira dioenenez, bere azken hitzak ama-hizkuntzaren baliatuz xuxurlatu omen baitzuen.


Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna bada ere, euskararen erabileraren normalizaziotik urrun dago oraindik. Horrela, nahiz eta orain dela 30 urte baino 300.000 elebidun gehiago egon EAEn , biztanle euskaldunenon artean, % 20k euskararen erabilerari lehentasuna ematen dio eta beste % 8,9k bi hizkuntz tartekatzen ditu, euskararen erabileraren areagotzea xedea geratuz


Tamalez, “Lingua Vasconum Primittiae”aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen etorkina kolokan dago, zeren Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz gain, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada bat gertatu bada ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da, zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu , hobetu eta bere erabilera areagotu eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria


Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta “fosilizazio” hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da baita euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izatea, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin eta horretarako, aurtengo “Euskaraldia” kanpaina bultzatzaile eraginkorra izango delakoan nago, aurreiritziak, beldurrak eta lotsak behin bazterturik, “euskararen unibertsoan” murgiltzeko tresna.


Germán Gorraiz López- Otsagabia

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fM2C