Principal |
Nacionales E.Herria :: 21/12/2018

Argalaren erailketaren 40. urteurrena

Alde Zaharreko Gazte Mugimendua
Zapalduon historian zehar, bizitzera kondenatzen gaituzten egoerengatik, ugariak izan dira honen aurka altxa eta dena eman dutenek.

Zapalduon historian zehar, bizitzera kondenatzen gaituzten egoerengatik, ugariak izan dira honen aurka altxa eta dena eman dutenek. Pertsona zehatz hauek, munduko herri ezberdinetakoak izan arren, mundu hobeago batekin amestu dute eta hau lortzeko borrokatzearen beharra partekatu dute beti. Ideia hauek, momentuko jendartean ezarrita dagoen sistemaz etekina lortzen dutenek asimilatu ezin dituztenez, errepresioa erabili dute borrokan dihardutenak geldiarazteko, askotan, azkenengo hauen bizitzekin amaituz. Zorionez, zapalduontzat, miresgarri diren pertsonekin behar baino lehen bukatzen duten arren, ezin dituzte haien ideiak desagertarazi, herriaren erreferenteak bilakatu baitirelako eta ideiak herriaren oroimen kolektiboan errotzen dira, belaunaldi berrietara lekukoa pasatuz, etenik gabeko prozesu batean.


Gaur 40 urte betetzen dira Jose Miguel Beñaran 'Argala' erail zutenetik. Argala erail nahi zuten, ez beste inor. Herriak maite zuelako erail zuten eta herri honetan bizi garenon askatasunaren alde borrokatzen zuelako maite zuen herriak. 40 urte pasa eta gauza asko aldatu dira baina oraindik jasaten ditugun gaitzak sorrarazten dituen sistemak, bere esentzian ez da aldatu. Hortaz, sistema kapitalista gainditzeko, duela 40 urte planteatutakoak, egun, esentzian ere, zentzu guztia izaten jarraitzen dute. Independentzia eta Sozialismoa diren bi ideiak materializatzeko egin beharrekoari buruz asko teorizatu zuen Argalak, eta guk teorizazio hoien ondorio izan zen idei bat oroitarazi nahiko genuke gaur. Euskal Langileri antolatuaren beharraren ideia.


Gure nortasuna herri bezala uko egin eta jendarte osoaren gutxieneko den elite ekonomikoarentzat gure miseria eta esplotazioa bermatzen dituen bi estatuei aurre egiteko, beharrezkoa da bizitzako esparru guztietan antolatzea, hauen kontra dihoazten dinamikak aurrera eramanez eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko baldintzak sortuz. Pairatzen ditugun zapalkuntzak ezagutzea eta ulertzea ez du zentzurik gero ez badugu ezer egiten. Ez dago gu salbatuko gaituen antolakunderik. Gure bizitzen kontra jotzen dute egunero, momentuoro eta soilik guk daukagu honekin hausteko gaitasuna.


Azkeneko 50 urteetatik Independentzia eta Sozialismoa lortzeko militante gutxien dagoen testuinguruan bizi gara. Bitartean, kapitalismoak bere ibilbidea jarraitu du traba handirik gabe. Bi fenomeno hauek dakarten ondorioa era zuzenean jotzen du gazte langile baikotzaren bizitzan. Gutxiegi hitz egiten da baina objetiboki, duela 20 urte baino baldintza okerragoak ditugu eta joerak okerreruntz goazela dio. Honengatik guztiagatik gazte langileok irtenbide bakarra daukagu gure etorkizunaren jabe izateko.

Kontzientzia, antolakuntza eta borroka! Herriak bakarrik salba dezake herria!


Iruñeko Alde Zaharreko Gazte mugimenduak 2018ko abenduan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fM3Z