Principal |
Nacionales E.Herria :: 03/02/2019

Destacan la militancia política de Oier Gómez y exigen la libertad de lxs presxs enfermxs en Gasteiz

Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión
Texto leído al final de la manifestación y fotos. Oier nunca se rindió. A pesar de los chantajes, se mantuvo digno en sus convicciones y se ha ido con la cabeza alta

Hasteko, Oier Gomezen senide eta lagun guztiei gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi dizkiegu. Animo eta besarkada bat! Gogoan zaitugu Oier!

Gaur Oier Gomez gogoratu eta espetxeratuta jarraitzen duten 21 preso politiko gaixoak askatzea aldarrikatzeko mobilizatu gara. Historikoki, Espainiako eta Frantziako Estatuek preso politikoen osasuna erabili dute Euskal Herriaren askapen borroka baldintzatzeko, eta oraindik ere horretan jarraitzen dute. Preso hauek askatzeko baldintzen proposamenak ez baitira medikuntza arrazoietan oinarritzen, arrazoi politikoetan baizik: “Damutu zaitez eta zure irteera erraztuko dugu. Damutu zaitez ala hil”.

Oier nunca se rindió. A pesar de los chantajes, se mantuvo digno en sus convicciones y se ha ido con la cabeza alta y orgulloso de su militancia política. Gracias a la presión popular, en 2017 le suspendieron la condena que tenía impuesta en Francia y pudo vivir en Baiona para ser tratado en mejores condiciones de su enfermedad. Pero aun padeciendo una enfermedad grave e incurable no pudo regresar a Gasteiz para pasar sus últimos días cerca de su familia y amigos. Tanto el Estado Francés como el Español y el Portugués lo vigilaban de cerca por si mejoraba, para volver a encerrarlo. Por ello, queremos recordar que Oier ha fallecido como un represaliado político y no en libertad.

Ni Oier ha podido, ni el resto de los presos políticos podrán salir en libertad si no aunamos fuerzas por la amnistía total. Por muy difícil que parezca el objetivo, por muchas trabas que haya en el camino, si no luchamos por ello es imposible conseguirlo. Es hora de organizarse y reivindicar la libertad de aquellos que decidieron darlo todo por la libertad colectiva. Gudariak direlako amnistia osoa!

Y no puede haber medias tintas en la resolución de las consecuencias de un conflicto político. O se solucionan las razones por las que esos militantes políticos se unieron a la lucha o el conflicto será eterno, la lucha seguirá y las consecuencias también. Amnistiarik Gabe bakerik ez!

Oier ezagutu genuenontzat egun tristeak dira hauek. Lagun eta kide bat joan zaigu. Lagun eta kide handi bat. Buruz, gorputzez eta batez ere bihotzez handia zena! Beste askok bezala, zeukan onena eskaini zuen askatasun kolektibo baten mesedetan, gaztetatik oso argi baitzeukan iraultzaren parte izan nahi zuela. Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik Oier, betirako geratzen zara gure bihotzetan, burkide maitea! Agur eta ohore!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

*Testua euskara hutsez

Arratsalde on guztioi!

Hasteko, Oier Gomezen senide eta lagun guztiei gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi dizkiegu. Animo eta besarkada bat! Gogoan zaitugu Oier!

Gaur Oier Gomez gogoratu eta espetxeratuta jarraitzen duten 21 preso politiko gaixoak askatzea aldarrikatzeko mobilizatu gara. Historikoki, Espainiako eta Frantziako Estatuek preso politikoen osasuna erabili dute Euskal Herriaren askapen borroka baldintzatzeko, eta oraindik ere horretan jarraitzen dute. Preso hauek askatzeko baldintzen proposamenak ez baitira medikuntza arrazoietan oinarritzen, arrazoi politikoetan baizik: “Damutu zaitez eta zure irteera erraztuko dugu. Damutu zaitez ala hil”.

Oierrek ez zuen inoiz etsi. Xantaien gainetik bere konbikzioetan duin mantendu zen eta bere militantzia politikoaz harro eta burua tente joan da. Herri presioari esker, 2017an, Frantzian ezarritako zigorra eten eta Baionan bizi ahal izan zuen piratzen zuen gaixotasuna baldintza hobeagoetan artatu ahal ziezaioten. Baina gaixotasun larri eta sendaezina pairatuta ere, ezin izan zuen Gasteizera itzuli azken egunak bere familia eta lagunengandik hurbil pasatu ahal izateko. Bai Frantziako Estatuak zein Espainiakoak eta Portugalekoak ere hurbiletik zelatatzen zuten, badaezpada onera egiten bazuen, berriz ere giltzaperatzeko.

Oierrek ezin izan du eta gainontzeko preso politikoek ere ezingo dute aske irten amnistia osoaren alde indarrak batzen ez baditugu. Oso helburu zaila badirudi ere, bidean aurkitzen ditugun oztopoak aurkituta ere, horren alde borroka egin ezean ezingo dugu lortu. Antolatzeko eta askatasun kolektiboaren alde dena ematea erabaki zutenen askatasuna aldarrikatzeko garaia da. Gudariak direlako amnistia osoa!

Eta ezin gara hitzerdika ibili gatazka politiko baten ondorioen konponbidean. Edo militante politiko horiek borrokara lotu zireneko arrazoiak konpontzen dira, edo gatazka betikotuko da, borrokak jarraituko du eta baita ondorioak ere. Amnistiarik gabe bakerik ez!

Oier ezagutu genuenontzat egun tristeak dira hauek. Lagun eta kide bat joan zaigu. Lagun eta kide handi bat. Buruz, gorputzez eta batez ere bihotzez handia zena! Beste askok bezala, zeukan onena eskaini zuen askatasun kolektibo baten mesedetan, gaztetatik oso argi baitzeukan iraultzaren parte izan nahi zuela. Eskerrik asko zure eskuzabaltasunagatik Oier, betirako geratzen zara gure bihotzetan, burkide maitea! Agur eta ohore!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fM7j