Principal |
Euskal Herria :: 07/05/2019

Galdakaoko Gaztetxea desalojatu eta hainbat kide identifikatu ditu Ertzaintzak

Gedar.eus
Arratsaldeko 18:00ak inguruan bertaratu da Ertzaintza Galdakaoko Gaztetxera.; bertan ziren bi kideak identifikatu eta gaztetxea desalojatu du

Arratsaldeko 18:00ak inguruan bertaratu da Ertzaintza Galdakaoko Gaztetxera.; bertan ziren bi kideak identifikatu eta gaztetxea desalojatu du. Galdakaoko Asanbladak hara joateko dei egin du sare sozialetatik, eta hainbat kide batu dira atarian. Horietako hainbat identifikatu dituzte.

2019ko Maiatzak 07

Galdakaoko Gaztetxearen desalojo unea. (Argazkia: Galdakaoko Gazte Asanblada)

Pasa den larunbatean, hilak 4, Galdakaoko (Bizkaia) gazte mugimenduko kideek gaztetxe berria lortu zuten herrian, Jubilatuen Etxea zena birjabetuta. Ordutik, presentzia poliziala "etengabekoa" izan dela salatu dute azken egunotan, eta kide bat identifikatu dutela ere jakinarazi dute.

Gaur, asteartea, Ertzaintza bertaratu eta Galdakaoko Gaztetxera; une horretan bertan ziren bi kideak identifikatu eta gaztetxea desalojatu du. Galdakaoko Asanbladak hara joateko dei egin du sare sozialetatik, eta zenbait kide batu dira gaztetxeko atarian. Azaldu dutenez, horietako hainbat identifikatu dituzte ertzainek. Hala, gaztetxeak zein bertako kideek jasandako erasoak salatzeko, elkarretaratzea izan da 20:00etan.

https://gedar.eus/aktualitatea/biolentziaestrukturala/galdakaoko-gaztetxea-desalojatu-du-ertzaintzak

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fN7I