Ostiral honetan Ortuellako jaietan emakume bat bortxatu dute
Ostiral honetan Ortuellako jaietan emakume bat bortxatu dute. Hori dela eta, gaur bertan, udalak deitutako kontzentraziora jende andana batu egin da txosnagunean "erasotzaile aurrean izango gaituzu" eta "erasotzaileak sutara" lelopean. Kontzentrazioa hasi bezain laster egindako irakurketan argi utzi dute ez dela erasorik egongo erantzunik gabe. Ondorioz, erasoaren aurrean jai batzordeak zein kuadrillek jaiak bertan behera uztea erabaki dute. Bukatzeko, 15 minutuko isilunea burutu egin dute familia eta biktima berari babesa eta hurbiltasuna adierazteko.