lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/01/2020

Oihana Garmendia,Oihana S. Vicente,Antton Lopez eta Haimar Altuna atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak

Gedar.eus
Preso politikoei egindako ongietorriak "antolatzea eta koordinatzea" leporatu diete atxilotuei

Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Antton Lopez eta Haimar Altuna atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak

Gaur goizean, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Antton Lopez Ruiz 'Kubati' eta Haimar Altuna atxilotu ditu Guardia Zibilak; Gernikan, Agurainen, Zarautzen eta Lizartzan. Preso politikoei egindako ongietorriak "antolatzea eta koordinatzea" leporatu diete atxilotuei; hain zuzen, "terrorismoari gorazarre egitea, umiliazioa eta terrorismoaren biktimak gutxiestea" dira egotzi zaizkien delituak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia epaileak sinatu du 'Kabat' izenpean egindako operazioa.

Oihana Garmendia, duela bi urte.

2020ko urtarrilaren 22a

Guardia Zibilak gaur goizean atxilotu ditu Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Antton Lopez Ruiz Kubati eta Haimar Altuna. Gernikan (Bizkaia) atxilotu dute Garmendia, lanera joatear zegoela, eta San Vicente Agurainen (Araba) atzeman dute, Gasteizera bidean zegoela. Lopez Ruiz Zarautzen (Gipuzkoa) hartu dute atxilo, bere etxebizitzan, eta Altuna Lizartzan (Gipuzkoa) atxilotu dute, kontrol batean, seme-alabak ikastolara eraman ostean. Kalera Kalera dinamikako kideak dira Garmendia eta Lopez Ruiz.

Hainbat komunikabideren arabera, preso politikoei egindako ongietorriekin lotuta daude gaurko atxiloketak; izan ere, harrera horiek hiru urtez "antolatzea eta koordinatzea" egotzi diete. Hain zuzen, terrorismoari gorazarre egitea, umiliazioa eta terrorismoaren biktimak gutxiestea" dira egotzi zaizkien delituak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia epaileak sinatu du Kabat izenpean egindako polizia operazioa, CDR direlakoen aurkako operazioaz arduratu zen juez bera.

Ikerketa

Guardia Zibilak ohar bidez jakinarazi zuenez, duela urte eta erdi jarri zuen martxan ikerketa, "terrorismoari gorazarre egin zaien ekitaldiak aurkitzeko". "Terroristei egindako omenaldien benetako nukleo antolatzailea ezkutatzeko, hainbat elkarte erabili dira, pantaila modura instrumentalizatu eta erabili direnak egiazko sustatzaileak estaltzeko", dio Guardia Zibilak adierazpenean. Zentzu horretan, Kalera Kalera izeneko dinamika izan dute hizpide.

Bestalde, Poliziak ikerketan jaso du Hego Euskal Herrian 95 ekitaldi egin direla 2016ko abendua eta 2019ko urria bitartean.

Duela bi urte ere atxilotuak izan ziren Garmendia eta Lopez Ruiz, 2017. urteko azaroan Belen Gonzalez preso politikoaren heriotzaren harira Lazkaon (Gipuzkoa) izan zen ekitaldian parte hartzeagatik. Terrorismoari gorazarre egitea leporatu zieten biei, baita Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiari ere. Orduko hartan, Guardia Zibilaren Intxaurrondoko (Donostia, Gipuzkoa) kuartelera mugitu zituzten, eta hainbat ordura askatu.

https://gedar.eus/aktualitatea/biolentziaestrukturala/oihana-garmendia-oihana-san-vicente-antton-lopez-eta-haimar-altuna-atxilotu-ditu-guardia-zibilak

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal