lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/02/2020

Ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleakek martxoaren 26rako,'Tasak merketu, bekak hobetu!' lemapeaN

Gedar.eus
Martxoaren 26rako egun osoko ikasle greba deitu du IAk, unibertsitateetan, bigarren mailako hezkuntzan zein lanbide heziketan.

"Unibertsitateko tasak merketzearen eta bekak hobetzearen aldeko greba" izango da, eta IAko kideek mobilizazioak iragarri dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. UIBk beken eta tasen auzian mahaigaineratutako bost aldarrikapenak "indartzeko eta gauzatzeko aurrerapauso bat emateko" asmoz egin du deialdia IAk.

Gaur, hilak 25, Bilboko (Bizkaia) Ingenieritza Fakultatearen aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak antolakundeko hainbat militante, datorren martxoaren 26rako, osteguna, egun osoko greba deitzeko. "Unibertsitateko tasak merketzea eta bekak hobetzea" ezarri dute helburu gisara, eta aldarrikapen horrek eman dio lema grebari: Tasak merketu, bekak hobetu. Auzi horretan, IAk beharrezkotzat jo du unibertsitateetan, bigarren mailako hezkuntzan nahiz lanbide heziketan "indarrak biltzea eta aldarrikapenen gauzatzean aurrerapauso bat ematea".

IAko kideek mobilizazioak iragarri dituzte martxoaren 26rako, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Ofentsibari aurre

Gaurko agerraldian azaldu dutenez, azkeneko hamarkadan, krisi kapitalista azaleratzearekin batera, "okertu egin dira langile klasearen bizi baldintzak". Ofentsiba horren adierazle modura aipatu dituzte "prekarietatea, langabezia eta murrizketak".

Fenomeno horiek Ongizate Estatuaren "galera prozesuaren fruitu" direla dio IAk, eta argudiatu du horri guztiari aurre egin beharrean aurkitzen dela langileria; "bereziki, ikasleok". Mekanismo eraginkorren bidez, "ikasleria langilea antolatzeko", "baldintzen okertze orokorrari aurre egiteko", eta "hezkuntza prozesua langileon interesen arabera antolatzeko" premiei jarri die azpimarra ikasle antolakundeak.

UIBren aldarrikapenak indartu

Langileen bizi baldintzen aurkako erasoen aurrean defendatzeko, ikasle autodefentsa sareen eta Unibertsitateko Indar Batasunaren sorrera nabarmendu du IAk. Hala, gogorarazi du UIBk "unibertsitateko langileriaren borrokaren zutabetzat" hartu duela tasen eta beken auzia.

Duela egun gutxi, tasak murrizteko eta bekak hobetzeko lehentasunezko bost aldaketa proposatu eta aurkeztu zituen UIBk, hainbat arazo zehatz seinalatzeaz gain; esaterako, tasen garestitzea, errepikatutako matrikulak, gutxieneko kredituen gainditzea, gutxieneko kredituen matrikula eta gradu aldaketak.

Bost aldarrikapen horiek "indartzeko eta gauzatzeko" asmoz deitu du IAk martxoaren 26ko ikasle greba.

Epe luzerako borroka

Tasak merketzeko eta bekak hobetzeko helburuak ez direla greba deialdiaren bidez beteko jakin arren, "datozen hilabete eta urteetako helburuak izango direnei ekarpena egitea" dagokiela adierazi dute IAko kideek. Grebaren potentzialari dagokionean, gobernuak, Euskal Herriko Unibertsitatea zein Nafarroako Unibertsitate Publikoa aldarrikapen horiek "negoziatzera eseri daitezen behartzeko pauso garrantzitsu" modura ikusi dute.

Problematika orokorra

IAko kideen ustez "akats larria" litzateke tasen eta beken arazoa soilik unibertsitateko ikasleei dagokiela pentsatzea. Izan ere, "ikasketa prozesu osoaren garestitzeari galga jartzeko eta doako hezkuntzaren norabidean aurrerapauso bat emateko" ekarpen gisara ulertzen dute martxoko greba.

Horrek, problematika "ikasle guztion auzi" bihurtzen duela azaldu du IAk. Gainera, hezkuntzaren kostuen garestitzea "langile klasearen sektore desberdinak interpelatzen dituen auzia dela uste du IAk; irakasle, garbitzaile edo mantenu lanetako beharginetatik hasi, eta guraso, ikasle eta autobus gidarietaraino.

"Hezkuntzarako aukera erreala" izatea, "printzipio politiko unibertsala" dela ere nabarmendu du IAk. Hortaz, "batasunez jarduteko apustua" berretsi eta martxoaren 26ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleakek martxoaren 26rako, 'Tasak merketu, bekak hobetu!' lemapean

Gaurko agerraldia, Bilbon. Argazkia: Ikasle Abertzaleak

" style="box-sizing: border-box; position: relative; width: 272.203px; padding-right: 0px; padding-left: 0px; flex: 0 0 33.3333%; max-width: 33.3333%; float: left; margin-bottom: 10px;">

 

 

 

https://gedar.eus/aktualitatea/mugimendusozialista/ikasle-greba-deitu-du-ikasle-abertzaleakek-martxoaren-26rako-tasak-merketu-bekak-hobetu-lemapean#lg=1&slide=1

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal