lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/dV9n

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

27/08/2013 :: Euskal Herria

[Donostia] Protesta-kalejira contra el TAV

x Mugitu!
El TAV es una vía muerta y denunciamos nuevamente el verdadero derroche económico que el Gobierno Vasco está haciendo con la “Y vasca”



[Euskaraz]

MUGIMENDUAK AHTren AURKAKO PROTESTA DEITU DU DATORREN OSTIRALEAN JAURLARITZAREN MIRRAMARREKO GOBERNU-KONTSEILUAREN AURREAN:

Datorren ostiralean, abuztuak 30, Mugitu! Mugimenduak deituta AHTren aurkako protesta-kalejira egingo da Eusko Jaurlaritzak Donostiako Miramar jauregian ospatu ohi duen urteko lehen gobernu-kontseiluaren aurrean, “AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” lelopean azpiegitura txikitzaile eta xahutzaile horrekiko arbuioa adierazteko. Hori dela eta, goizeko 11etan bulebarreko kioskotik abiatuko den protesta-martxa honetan parte hartzeko deia egiten dugu, hain zuzen ere Jaurlaritzak AHTren inguruan agertzen duen itsukeria eta inolako funts sozial, ekologiko eta ekonomikorik ez duen makro-proiektu horren inguruan bota dituen gezur potoloak sinbolizatuko dituen AHT erraldoi bat Miramarreraino denon artean eramateko.
Izan ere, Urkullu lehendakariak duela hilabete batzuk “azpiegitura lan handietan inbertsioak egiteko garaiak ez dira hauek” esan izana irrigarria dirudi, iruzur galanta eta ezin zurituko maskarada bat besterik ez. Zinez, AHTk berekin dakartzan kostu eta zorpetze itzelak ezkutuan gorde nahian dabil Jaurlaritza: hala, Sustapen Ministerioaren iturrien arabera AHTren eraikuntzan orain arte eman den 432 milioi euroko gain-kostua ezezik, isilpean gorde du “Euskal Y”-aren obraren zuloak estaltzeko joan den uztailaren 26ean Europako Inbertsio Bankuarekin izenpetutako 400 milioi euroko mailegu berria –egin kontu, 1.400 milioi eurokoak baitira jada AHTren obrarako erakunde horrekin hitzartutako zorrak --, baita AHTren Gizpuzkoako zatien eraikuntzan egin dituen gastu handien ordainetan Espainiako Gobernuak kupotik deskontatzeari uko egiten dion ehunka milioi batzuren aldea ere. Jaurlaritzak ez du berririk ematen, bestalde, obran gertatzen ari diren arazoen inguruan, hala nola, Ezkio-Itsasoko zatia eraikitzen ari zen Excavaciones Ugarte enpresa azpikontratatuak otsailean kiebra jo eta geroztik lanak bertan behera gelditu izanari buruz.
AHT bide itsua da eta Jaurlaritza egiten ari den xahuketa ekonomiko itzela salatzen dugu, gastu sozialetan murrizketa gogorrak agintzen dituen bitartean. AHTren gaia dela eta, epainiar Estatu osoan osoan azpiegitura lan handien politikan nagusitu den ustelkeria agerian geratu da gainera Bárcenas-en paperak deiturikoekin; eta Jaurlaritzak berak AHTren eraikuntzarako eginiko esleipen guztiak irregulartzat jo ditu Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak. AHTa, beraz, baliabide publikoen xahuketa, jende arruntarentzat baliagarritasunik eza eta lurraldearen suntsiketa ezaugarri dituen sistema ekonomiko harrapatzaile baten sinbolo eta ikurra da.
Horregatik guztiagatik, AHT erraldoi bat eramango dugu ostiralean Miramarrera, Jaurlaritzak AHTrekin sustatzen
duen eredu anti-sozial eta anti-ekologikoa salatzeko eta lurraren aldeko herri borrokari nahiz AHT geldiarazteko desobedientziari eusteko deia zabaltzeko.

Bukatzeko, gaur bertan Bergaran AHTren obretan langile bat gehiago hil dela eta, AHTren obran ematen diren lan-baldintza kaxkarren eta sobre-explotazioaren inguruan ez-ikusiarena nola egiten duen sindikatuek etengabe salatu dutela gogora dakargu.


[Castellano]
MUGITU! CONVOCA UNA PROTESTA CONTRA EL TAV ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO DEL VIERNES EN MIRAMAR:

El próximo viernes 30 de agosto, el movimiento Mugitu! convoca una protesta-kalejira contra el TAV para trasladar el rechazo de esta destructiva y despilfarradora infraestructura a la primera reunión del consejo del Gobierno Vasco que tendrá lugar en el Palacio Miramar de Donostia. Bajo el lema “AHTren DIRUA GASTU SOZIALENTZAT! LURRA DA ETORKIZUNA” (“El dinero del TAV para gasto social. ¡La tierra es el futuro!”), hacemos un llamamiento a participar en esta marcha de protesta que partirá a las 11h desde el kiosko del boulevard para transportar entre todos y todas hasta el Palacio Miramar un enorme TAV que simbolizará la obcecación y las monumentales mentiras del Gobierno Vasco sobre este mega-proyecto que carece de ninguna justificación social, ecológica y económica.

En efecto, manifestamos que las declaraciones que realizaba hace pocos meses el lehendakari Urkullu asegurando que “no es tiempo de inversiones en grandes infraestructuras” resultan irrisorias, una grotesco fraude y una mascarada imposible de camuflar. Antes bien, además del sobrecoste de 432 millones que según Fomento se ha producido ya en las obras, denunciamos que el Gobierno Vasco viene ocultando el brutal endeudamiento público que conlleva el TAV, como lo demuestra el préstamo suplementario de 400 millones de euros suscrito el pasado 26 de julio con el Banco Europeo de Inversiones para tapar los agujeros de la “Y vasca”--con lo que las deudas contraídas con esta entidad para construir el TAV suman ya 1.400 millones de euros --, a la vez que mantiene una sorda disputa con el Gobierno español sobre el impago de varios cientos de millones que aquél se niega a descontar del cupo por los gastos adelantados en la construcción de los tramos gipuzkoanos. Asimismo, denunciamos que el Gobierno Vasco tampoco informa de los problemas que vienen sucediendo en las obras, en casos como el tramo de Ezkio-Itsaso, paralizadas desde el mes de febrero a raíz de la quiebra de la empresa subcontrada Excavaciones Ugarte.

El TAV es una vía muerta y denunciamos nuevamente el verdadero derroche económico que el Gobierno Vasco está haciendo con la “Y vasca”, mientras que impone recortes muy duros en gasto social. Además, queremos resaltar que los llamados papeles de Bárcenas han puesto al descubierto la corrupción que preside la política de grandes infraestructuras como el TAV en el Estado español, al tiempo que los informes del Tribunal Vasco de Cuentas también han llamado la atención sobre las múltiples irregularidades cometidas en las adjudicaciones de las obras de la “Y vasca”. Así que además de ser un armatoste caro e inútil para la mayoría de la población, el TAV simboliza claramente la lógica depredadora de un sistema económico despilfarrador de recursos y basado en la destrucción del territorio.

Por todo ello, el viernes transportaremos un enorme TAV al Palacio de Miraramar para denunciar el modelo anti-social y anti-ecológico que promueve el Gobierno Vasco, a la vez que llamamos a sostener la lucha popular en defensa de la tierra, impulsando la desobediencia como herramienta para parar el TAV.

Finalmente, ante la muerte de un nuevo tarbajador en las obras del TAV sucecida hoy en Bergara, recordamos que los sindicatos han denunciado constantemente las condiciones de trabajo muy precarias y la sobre-explotación laboral que se producen en las obras del TAV ante la vista gorda de la administración.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/dV9n

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal