lahaine.org
Euskal Herria :: 07/12/2013

Gazte mugimendua indartzeko jardunaldiak egingo dituzte Donostian

Topatu.info
Donostiako gazteak gazte mugimendua piztera doaz eta horretarako, hainbat jardunaldi burutuko dituzte hausnarketa eta kontzientziazioa bultzatzeko.

Donostiako gazteak gazte mugimendua piztera doaz eta horretarako, hainbat jardunaldi burutuko dituzte hausnarketa eta kontzientziazioa bultzatzeko. “Donostiako gazteak bildu, eraiki eta irauli!” lelopean egingo dituzte jardunaldi hauek eta elkarlan luze baten hasiera izatea nahi dute. Abenduaren 11an Kortxoenea gaztetxean jarri dute lehen hitzordua eta abenduren 12, 18 eta 20an ere egingo dituzte eztabaidak Donostiako hainbat auzotan.

Donostiako gazte mugimenduaren oharra:

Urteak dira Donostian gazte ugari antolatzen garela auzoz auzo, gure ingurua eraldatu asmoz, nor bere bidetik, nor bere gogotik. Nor bere errealitatetik abiatzea da gure indargunea. Pentsatuz globalki, ekinek lokalki.

Gaztetasuna da gure arma, errebeldia gure bala. Pintada batean irakurri genuenetik “errealitatea soilik imajinatzen badugu, zertarako amestu?”, ez dugu gure inguruaren aurrean itsu-mutu-gor gelditzeko asmorik, eta gure ametsak aldaketak dituzte helburu.

Baina badira uneak, gazteok, indarrak bildu behar ditugunak, arazo berdinei batera erantzuteko, proiektu berriak batera sortzeko. Zer dugun bateragarri hausnartzea proposatzen dugu oraingoan, nondik gatozen ikusi eta nora joan gaitezkeen adosteko. Donostiako gazte mugimendu bezala ahalduntzeko jardunaldi partehartzaile batzuk burutu nahi ditugu. Elkargune bide luze baten lehen urratsa izatea nahiko genuke. Hasiera bat besterik ez.

Abenduak 11, Kortxoenea gaztetxea (Gros), 19:00, asteazkena – Zerk batzen gaitu? Gazte ezberdinon problematika komunak topatzeko tailerra
Abenduak 12, Txantxarreka gaztetxea (Antigua), 19:00, osteguna – Donostia nondik? Donostiako gazte mugimenduaren historia laburra
Abenduak 18, Añorgako gaztetxean, 19:00, asteazkena – Donostia nora? Martxan diren proiektu ezberdinen gaineko eztabaida
Abenduak 20, 19:00, ostirala. Kalejira Catalunya plazatik (Gros) Letaman gaztetxeraino (Intxaurrondo). Bertan jaialdi bat ospatuko dugu jardunaldi hauen ospakizun gisa.

Txikiak bagaitun, elkartuko gaitun. Guztion hortzekin ausiki egiteko. Piraina deitzen gaituenean marrazo zikinak, erantzun dezagun “hik ahoa handia duk baina, gu jateko zaila gaituk!”

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal