lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL8n

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

30/10/2018 :: Anti Patriarcado, Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] Gure Feministon Herria eraikitzen ari gara

x Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa
Hemos sido mas de quinientas las mujeres que hemos tomado parte en Feministon Herria.

Egun batez gorpuztu dugu gure Feministon Herria. Bilboko Areatzan bildu ditugu Euskal Herrian martxan jartzen ari garen alternatiba feministak, emakumeok bultzatutako proiketuak, euren txikitik mundua aldatu nahi dutenak.

Goiz goizetik bostehun emakumetik gora bildu gara Bilboko Areatzan. Proiektuen erakusleiho izateaz gain, hausnarketa eguna ere izan da. Emakumeen Mundu Martxaren inguruko solasaldian gure borrokaren oinarrietara itzuli beharrean gaudela ikusi dugu, behetik gora doan mugimendu bat eraikitzeko. Ez hori bakarrik, diskurtso feminista eta anti-kapitalista bateratu behar ditugu. Egungo testuinguruan, feminismo liberalaren olatuarekin, feminismoa eslogan huts bat bilakatzeko arriskua ikusten dugu, eta gure esku dago hori ez gertatzea. Eta horretarako, aliantzak ezinbestekoak dira; zoru komuna eraikitzen jarraitzea da gure erronka. Bizi dugun aniztasunaz kontziente izan eta gure artean ere pribilegio egoerak daudela onartuta. Beharrezkoa da gure posizioez konturatzea, ez erruduntasunetik, arduratik baizik.

Bigarren mahai inguruan, berriz, bakea eta justiziaren birdefinizio baten beharra dagoela ondorioztatu dugu, eta horrek, sistema patriarkalen indarkeriak birproduzitzen dituzten ereduetatik harago doan ikuspegi feminista bat eskatzen du. Militarizazioa beste dominazio sistemekin nahasten da, adibidez, matxismoarekin. Gainera, ezin dugu ahaztu, gorputz eta indar errepresiboak lotuta eta antolatuta daudela mundu mailan, eta horren aurrean beharrezkoa da gure arteko lotura eta antolaketa indartzea. Azkenik, gatazka politikoa aitortu eta gatazka horrek generoa duela aldarrikatzeko ari gara lanean, konponbiderako eremuetan inziditzen saiatuz.

Eguerdian Etxaldeko emakumeek ekoitzitako produktuekin prestatutako bazkaria izan dugu. Eta bazkaloste musikatu baten ostean, Las Kapritxosas antzerki taldeak eraman gaitu manifestaziora. “Urrutira goaz, gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara” lemapean, eta noski, euripean, Bilboko kaleetan barrena ibili gara: autodefentsa feminista aldarrikatu, hiri ereduak eragiten duen zapalkuntza salatu, emakume migratuen eskubideak defendatu eta emakume antifaxistei aitortza bat ere egin diegu. Gaur egun Zara enpresak erosi duen eraikina emakume antifaxisten egoitza zen 1937an. Sua piztu dugu euren omenez eta eskuz egindako plakatxo bat jarri horman. Metro batzuk aurrerago ikusi genituen argi urdinak ugaritzen. Ertzaintza kotxe bi eta uniformedun gizonak bi neska* gazte identifikatzen, BBVAko leihoetan eserita zeudelako. Ondoan edari kutxa horma bat, Feministon Herrira gonbitea egiten zigun mural handi batekin, kolektiboki eraikitakoa. Leiho horietatik eskegita, patriarkatua irudikatzen duten matxisten irudiak: Kultura patriarkala, eliza, kirol munduko erasotzaileak… Pintura zekarten arrautzez zikinduta amaitu zuten azkenik. Hau ere kolektiboki “zikindu” genuen. Ondoan pankarta bat: “Blanco, burgues, varón, adulto. Neska gazteokin jai daukazu!”.

Bi neskak aske utzi zituztenean jarraitu genuen gure bidea eta Areatzako karpan ahaztu zitzaizkigun hotza, hezetasuna eta etor dakigukeen isuna.

Gure ekitaldi politikoan, Nazioarteko Topaketen eta Feministon Herriaren antolaketan ibili diren guztientzat esker hitzak izan ditugu. Baina eskerrez gain, gure feminismo herritarra, antikapitalista, antikolonialista erradikala eraikitzen jarraitzeko konpromisoan berretsi gara. Gogoan izan ditugu aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak erail dituen 7 emakumeak, euren lurraldeetatik alde egitera behartuak diren errefuxiatuak eta emakume migranteak, gure artean egon ezin duten emakume presoak, etxeko langileak… denak ekarri nahi izan ditugu gogora. Aniztasuna kudeatzen, gure pribilegioez hausnartzen eta mugimendua indartzen jarraitzeko prest agertu gara, eta noski, martxan jarraitzeko, denok aske izan arte!

Bideoa: @Topatu_eus


___________

Argazkiak: @EcuadorEtxea

Hemos sido mas de quinientas las mujeres que hemos tomado parte en Feministon Herria.Un espacio creado desde la Marcha Mundial de la Mujeres, para concluir las jornadas mundiales que se han llevado a cabo en la capital vizcaína.

Hemos juntado a muchos proyectos y alternativas feministas que tenemos en marcha en Euskal Herria. Pero también hemos reflexionado y sacado alguns conclusiones: la Marcha Mundial de las Mujeres tiene que volver a las bases de sus luchas del día a día, y construir el movimiento de abajo hacia arriba y que sean las propias bases las que definan la agenda.

Otra clave política ha sido la necesidad de conjugar y reforzar el discurso feminista anti-capitalista viendo también los riesgos de esta nueva oleada de feminismo liberal actual para que el feminismo no se convierta en un eslógan y no sea meramente un maquillaje. Para ello necesitamos alianzas. Cómo seguir construyendo un suelo común reconociendo que somos muy diversas entre nosotras y cómo en esas diversidades tenemos que poner encima de la mesa nuestros privilegios.

En la segunda mesa redonda se ha concluido que necesitamos redefinir el concepto de paz y la justicia y que hemos de hacerlo desde una perspectiva feminista para no repetir todas la violencias que se reproducen dentro del sistema patriarcal.

La militarización se mezcla on otros sistemas de dominación, por ejemplo, con el machismo. Además, no podemos olvidar que los cuerpos y fuerzas represivas están en contacto entre sí mismas y se organizan a nivel mundial. Por lo que estemos organizadas y conectadas, también, a nivel mundial.

Por otro lado decimos que hemos estado trabajando para que se reconozca el conflicto político de Euskal Herria y reivindicamos que este tipo de conflictos también tienen género. Intentamos incidir, para ello, en espacios de resolución.

Hemos comido todas juntas, con los productos producidos por Etxaldeko Emakumeak; y después de escuchar un poco de música en directo, Las Kapritxosas nos han llevado a la manifestación, donde hemos reivindicado que queremos la soberanía sobre nuestros cuerpos y territorios. En el camino reivindicamos la autodefensa feminista, las opresiones causadas por el modelo urbanistico en el que vivimos, cantamos a favor de los derechos de las personas migradas y les hicimos un homenaje a las mujeres antifaxistas, que en 1937 tenían su sede donde hoy tenemos el edificio de Zara. Después de eso, la policia minicipal identifico a dos de nosotras, por estar sentadas delante del BBVA, justo donde las chicas jovenes tenían preparas una pancarta que decia: “Blanco, burgues, varón, adulto. Neska gazteokin jai daukazu!”, y unos carteles de machistas, para tirarles huevos con pintura.

Después de ver que nuestras compañeras ya estaban libres, seguimos en marcha y llegamos a la carpa, donde nos refugiamos de la lluvia y del frio.

En el acto político La Mundu Martxa nos hemos reiterado en se compromiso de seguir construyendo un feminismo radical, anticapitalista, anticolonial y popular de la mano del movimiento feminista. Hemos querido recordar a las siete mujeres asesinadas por la violencia machista en Euskal Herria, a todas las refugiadas que se han visto forzadas a salir de su territorio, las mujeres migrantes, las presas, las trabajadoras interinas… Estamos preparadas para seguir creando alianzas, mirando nuestros privilegios y reforzando el movimiento, hasta que todas seamos libres!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fL8n

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal