lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 27/10/2025

Kalejira antolatu dute euskal taldeen zaleek eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak

La Haine - Euskal Herria
Kalejira 18:30ean abiatuko da Bilboko Areatzatik San Mamesera, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Azaroaren 15ean Euskal Selekzioa eta Palestinako Selekzioa izango da San Mamesen. Hori dela-eta, Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta euskal taldeetako zaletuen harmailek kalejira bateratua egingo dute palestinar erresistentziaren alde. Adierazi dutenez, azaroaren 15eko partida kirol-ekitaldi bat izateaz harago, “aldarrikapen egun bat” ere izango da.

Palestinarekin Elkartasunaz gain, antolatzaileen artean daude Indar Gorri, Bultzada, Iraultza, Herri Norte, Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Indar Armagina, Indar Hori Beltz eta Indar Baskonia zaletu taldeak ere.

Antolatzaileen ustez, “estatu sionista Palestinan egiten ari den genozidioaren aurrean”, behar-beharrezkoa da mobilizatzen jarraitzea. Norabide horretan, “palestinar erresistentzia babesten eta Israelen zein bere mendebaldeko konplizeen kontra presio egiten jarraitzeko” beharra azpimarratu dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal