lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eF2a

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

24/04/2014 :: Euskal Herria

[Lekunberri] Manifestazioa: Utzi bakean gure herria

x Alde Hemendik herri mugimendua
Dei egiten dizuegu apirilaren 26ean Lekunberrin egingo den manifestazioan parte hartzera. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da, herriko plazatik.

Urteak dira Guardia Zibilaren kuartela Lekunberrin jarri zutela, eta
urte hauetan guztietan, egin behar luketen lana ez egiteaz gain,
herritarren aurkako jazarpena izan dugu egunerokotasunean: kontrolak,
zentzugabeko isunak, .…

Azkenaldian, gainera, asko gogortu dute jardun modua. Zertara dator
orain errepresio hau? Arrazoi ekonomikoak aipatzen dira, baina
badakigu ez dela hori bakarrik, eta arrazoi politikoak ere badirela
tartean. Ez da kasualitatea Nafarroako beste herri batzuetan ere
izaten ari diren jarrera oldarkorra (Leitza, Gares, Lizarra...). Izan
ere, gure herriak bakearen eta normalizazioaren alde egin duen
honetan, batzuk ez dira eroso sentitzen.

Aipatu gabe ez genuke utzi nahi aurreko larunbatean, apirilaren 19an,
manifestaziorako deialdia egin zenean pankarta ateratzeagatik, 2
pertsona identifikatu zituztela.

Beraz, berriro ere salatu nahi dugu beren jarrera, eta gure herritik
alde egiteko eskatu. Gaur egun bizi dugun egoera politiko eta
ekonomiko honetan ez duelako zentzurik polizien eta militarren eredu
honi gurean eusteak.

Horregatik, dei egiten dizuegu apirilaren 26ean Lekunberrin egingo den
manifestazioan parte hartzera. Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da,
herriko plazatik.

Bakean bizi nahi dugulako, utz gaitzazue bakean!

Ez zaituztegu nahi eta ez zaituztegu behar!

Alde Hemendik herri mugimendua

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/eF2a

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal