lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN8v

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

21/05/2019 :: Anti Patriarcado, Euskal Herria

LGTBI kolektiboko hainbat kidek,"elkar sostengatu" eta "erantzun material bat emateko"

x Gedar.eus

LGTBI mugimenduko hainbat elkartek eta militantek sortu dute Harro Euskal Herrialdeetako Transmaribibollo Plataforma, "esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko" eta "elkar sostengatuz eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik". LGTBI mugimenduaren sustraiak "erradikalak eta antikapitalistak" direla azpimarratu dute, eta haren "instrumentalizazioa" eta "faxismoaren gorakada" ere izan dituzte hizpide. Stonewallen izandako errebolta gogora ekarrita, "borroka batasunean sortu" zutela diote.

Argazkia: Harro

Atzo, maiatzak 20, Harro Euskal Herrialdeetako Transmaribibollo Plataformaren sorreraren berri eman zuten Euskal Herriko LGTBI mugimenduko hainbat kidek, Bilbon (Bizkaian). LGTBI kolektiboko hainbat elkartek eta militantek jarri dute martxan plataforma, "esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko" eta "elkar sostengatuz eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik". Hain zuzen, honako taldeek osatu dute Harro: EHGAM, Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen!, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua, Euskal Hartzak eta Lumagorrik.

Plataformako kideek azaldu dutenez, hiru dira beren jardunaren helburu nagusiak; "Euskal Herrietako kolektibo desberdinen artean lan eta zaintza sareak sortzea, memoria historikoa bildu eta kontserbatzea eta erasoen aurrean erantzun erreal bat ematea". 

"Kapitalismo aseezinak LGTBI mugimendua instrumentalizatu du"

LGTBI mugimenduaren sustraiak "erradikalak eta antikapitalistak" direla nabarmendu dute Harroko kideek. Izan ere, "kapitalismo aseezinak iraultzaileena ere irensten duela" adierazi dute; hala, LGTBI mugimendua "instrumentalizatu" duela diote, "progresismo plantak egiteko". "Honen adibide garbienetakoa, Ortzadar eta EAJren artean gidatutako Bilbao Pride-a da, zeinak tolerantzia eta irekitasun irudi baten atzean, jendarte eta hiri eredu baztertzaile, elitista eta kapitalista sustatzen duen", gehitu dute.

Faxismoaren gorakadaren ondorioak hizpide

Bestalde, "faxismoaren gorakada" ere izan dute hizpide plataformako militanteek. "Kapitalismoa lur ongarritua izaten ari da faxismoarentzat", adierazi dute: "Maila instituzionalean, politikoan zein banakoek gauzatutako gorroto delituek argiki erakusten dute faxismoaren gorakadak ondorio larriak dituela horren jomugaren lehen lerroan gaudenontzat: LGTB kolektiboak, aniztasun funtzionala duten pertsonak, pertsona arrazializatuak, pertsona musulman, judutar eta erlijio gutxituetakoak, migratuak eta abar". Hala, "faxismoaren ondorioei aurre egiteko unea" dela iritzi dute, eta erronka horri eusteko asmoa azaldu dute.

"Gure borroka batasunean sortu genuen"

1969. urteko ekainaren 28an Stonewallen izan zen errebolta ere gogora ekarri du Harrok: "Ez zen pertsona sexo-genero disidenteak errebelatzen ginen lehen aldia, baina gau hau LGTB eskubideen borrokan erabakiorra izan zen mendebaldean eta ordutik gogoan dakarkigu". Egun hartan, guztia adreilu batekin hasi zela diote, baina nabarmendu dute "Stonewall zerbait izan bazen, kolektiboa izan zela". "Gure borroka batasunean sortu genuen. Aliantza hori da gure adreilua", gaineratu dute.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fN8v

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal