lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI5M

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

01/09/2017 :: Països Catalans, Euskal Herria

Llamamamiento de la Red Independentistak para la Diada 2017

x Independentistak Sarea

 [Euskara]

DIADA 2017: INDEPENDENTISTAK sarearen deialdia

“Euskal gunea” antolatzeko hitzordua izango da aurten ere

 Momentu historiko baten erdian ospatuko da aurten Kataluniako DIADA: Errepublika Katalana aldarrikatzeko urrats definitiboak egiten ari diren unean. Kataluniako herritarren gehiengo zabalak argi ikusten du guztientzako etorkizun hobe bat ekarriko duela estatu independientea izateak eta, dagoeneko, prozesu soberanistaren azken fasean sartuta daude. Urriaren 1eko erreferendumak atean zabalduko dizkio Errepublika Katalana aldarrikatzeko prozesu konstituziogileari.

 Honek guztiak hankaz gora jartzen du espainiar erregimena eta, horrexegatik, prozesua suntsitzeko bitarteko guztiak erabiltzen ari da espainiar Estatua.

 Borroka honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere. Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotzi eta porrot eginaraziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Gatazka honetan guztion etorkizuna jokoan dago. Katalanen borroka gure borroka da eta Madrileko erasoei kementsu erantzuteko prest egon behar dugu Euskal Herrian ere.

 Konfrontazioaren erdian, espainiar Estatuaren eraso gordinen aurrean herri katalanak indar erakustaldia egiteko eguna izango da Diada, eta han izango da katalanekin bat eginik euskal herritar asko eta esko ere.

 Independentistak Sareak irailaren 11an DIADAn parte hartzeko deia luzatzen die euskal herritarrei eta, gure elkartasuna eta konplizitate osoa era nabarmenagoan agertzeko, denok elkarturik parte hartzeko aukera eskaini nahi die Katalunia aldean izango diren guztiei. Helburu horrekin, Assemblea Nacional Catalanako kideekin elkarlanean, hitzordua antolatuko dugu denok batera izateko “euskal gunean” Bartzelonako mobilizazioan.

 EUSKALDUNON HITZORDUA:

15:00 Bartzelonako Euskal Etxearen ondoan.
Placeta de Montcada (Born).

Martxa/kalejira irtengo da bertatik “euskal gunera”.

 15:30 “Euskal gunean” (307 tramoa).

Passeig de Gràcian, Plaça de Catalunya eta Gran Via tartean.

 OHARRA: Kamiseta, zapi eta banderola berde independentistak, ikurriñak, bandera nafarrak eta gainetiko euskal ikurrak eramateko deia egiten diogu jendeari. Aldi berean, denetariko musika eta animazio tresnak eramatea ere eskatzen diegu, euskal gunea ikusgarria eta arrakastatsua izan dadin.

 INDEPENDENTISTAK sarea

www.independentistak.eus

 

 _________

[Castellano]

DIADA 2017: llamamiento de la INDEPENDENTISTAK

Este año también habrá quedada para el “tramo vasco”

 

La DIADA de Catalunya de este año se celebra en medio de una situación histórico: en el momento en que se están dando pasos definitivos para la proclamación de la República Catalana. La gran mayoría de la ciudadanía catalana es consciente de que un estado propio independiente traerá un futuro mejor para todas y todos y han entrado ya en la última fase del proceso soberanista. El referéndum de 1 de octubre abrirá las puertas al proceso constituyente para la proclamación de la República Catalana.

 

Esto pone patas arriba el régimen español y, por ello, el Estado español está utilizando todos los medios a su alcance para impedir el proceso.

 

En esta lucha nos jugamos tanto como el pueblo catalán. El Estado español quiere impedir y hacer fracasar el proceso soberanista catalán para cerrar todos los caminos hacia la independencia tanto en Catalunya como en Euskal Herria. El futuro de todas y todos esta en juego.
La lucha del pueblo catalán es nuestra lucha y debemos estar en disposición de responder también desde Euskal Herria de manera firme a cualquier ataque de Madrid.

 

La Diada será un día en el que el pueblo catalán va a realizar, a buen seguro, una gran demostración de fuerza ante los ataques del Estado español y allí estarán, junto a las catalanas y los catalanes, multitud de personas de Euskal Herria.

 

La Red Independentistak llama a participar en la DIADA del 11 de septiembre y, para que nuestra presencia, solidaridad y complicidad con el pueblo catalán sea más visible y patente, vamos a ofrecer la oportunidad de participar juntas a todas las personas que acudan desde Euskal Herria. Con ese fin, hemos organizando, en colaboración con la Assemblea Nacional Catalana, una quedada para estar todas y todos juntos en el “tramo vasco” en la movilización de Barcelona.

 

QUEDADA VASCA:

15:00 Junto a la Euskal Etxea de Barcelona.
Placeta de Montcada (Born).

Desde este lugar partirá una marcha/kalejira hasta el “tramo vasco”.

 

15:30 En el “tramo vasco” (tramo 307).

Passeig de Gràcia, entre Plaça de Catalunya y Gran Via.

 

NOTA: Llamamos a acudir a la Diada con camisetas, pañuelos y banderolas verdes independentistas, ikurriñas, banderas navarras y demás elementos identificativos vascos. A su vez, pedimos también que se lleve todo tipo de instrumento musical o de animación para dar más fuerza y ambiente a nuestro espacio.

 

INDEPENDENTISTAK sarea

www.independentistak.eus

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/fI5M

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

©2017 by La Haine.

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal