Principal |
Euskal Herria :: 29/09/2025

Azken egunetan gutxienez bi emakumek jasan dituzte eraso matxistak Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Gizonezko batek emakume ohia hiru egunez atxikita izan zuen eta tarte horretan eraso fisikoak egin zizkion. Bestalde, emakume bat labanaz erailtzen saiatu da bere bikotekidea.

Ostegunean, 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, emakume ohiarengandik zuen urruntze agindua urratzeagatik eta lesioak eragiteagatik. Dirudienez, emakumea hiru egunez atxikita izan zuen eta tarte horretan eraso fisikoak egin zizkion.

Atzo, astelehena, emakume bati arma zuriz egin zion eraso bikote edo bikotekide ohiak, Gasteizen. 02:00ak aldera, izan zen erasoa, Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Emakumearen adierazpenaren arabera, gizonezkoa etxera iritsi zenean labanaz mehatxu egin zion eta harekin izandako borrokan zauritu ziren. Gainera, emakumeak salatu zuen mehatxuak eta irainak ohikoak zirela gizonezkoaren aldetik.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gM6u