Azken egunetan gutxienez bi emakumek jasan dituzte eraso matxistak Gasteizen


Ostegunean, 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, emakume ohiarengandik zuen urruntze agindua urratzeagatik eta lesioak eragiteagatik. Dirudienez, emakumea hiru egunez atxikita izan zuen eta tarte horretan eraso fisikoak egin zizkion.
Atzo, astelehena, emakume bati arma zuriz egin zion eraso bikote edo bikotekide ohiak, Gasteizen. 02:00ak aldera, izan zen erasoa, Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Emakumearen adierazpenaren arabera, gizonezkoa etxera iritsi zenean labanaz mehatxu egin zion eta harekin izandako borrokan zauritu ziren. Gainera, emakumeak salatu zuen mehatxuak eta irainak ohikoak zirela gizonezkoaren aldetik.