lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP6o

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

14/11/2019 :: Euskal Herria

23 de noviembre: Concentración para rechazar las obras de la pasante de metro de Donostia

x Satorralaia

Satorralaiak azaroak 23an elkarretaratzea deitu du Donostiako metroaren obrak arbuiatzeko /

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea egingo du azaroak 23 larunbatean, eguerdiko 12etan Artzai Onaren Plazan, Donostian Metroa eraikitzeko San Martin kalean hasi dituzten lanak arbuiatzeko eta herritarren parte handi batek zeharo behargabekotzat jotzen duen egitasmo honek hirigunean eragindako kalte larrienak gertatzear daudela salatzeko. Hori dela eta, herritar guztiei larunbateko elkarretaratzera biltzeko eta azaroak 27 asteazkenean Amarako eskoletan egingo den batzarrera ere etortzeko dei egiten diegu. Kartela atxikita bidaltzen dugu.

Salatzen dugu:

- Donostian metro bat eraikitzea hirian nozitzen ari garen jarduera urbanistiko erasokorren artean nabarmentzen da. Obrak Antiguan, Morlansen, Amaran eta Easo kalean eragindako kalteak biderkatuko dira hiri-erdialdean eta Kontxako hondartzaren azpian tunelaren zulaketarekin, San Martin, Easo, Loiola eta San Bartolome kaleetan egin behar dituzten hondeaketa-lanekin, oinezko mugikortasunari eragindako oztopoekin, trafikoaren erabateko nahaspilaketarekin, e.a.

- Metroaren pasantea proiektu xahutzailea izateaz gain --200 milioi eurotik gora-- garraio publikoarentzat apustu okerra da, autoen trafikoa apenas gutxitu eta Dbus kaltetuko duelako batez ere.

- Hirigunea hankazgora jarriko duen azpiegitura-lan handi honekin, Amarako Topoaren geltoki nagusia etxegintza-operazio bat egiteko ezabatu eta diseinu zentralizatzaile bat ezarri nahi dute Erdialde-Kontxaren inguruan, hain zuzen ere metroarekin "hiriko bihotz turistikoaren garapen komertzial indartsuei euskarri emateko asmoz" (proiektuaren Azterketa-Informatiboak dioenez). Ikusten denez, Donostia merkantzia turistiko gisa saltzeko sustatzen ari diren hiri-ereduaren parte da metroa, hirigunearen erabateko merkantilizazioa eta espekulazio-prozesu hazkorrak sustatze aldera.

Hori denagatik, Udalak eraikuntza enpresekiko eta lobbie ekonomikoekiko agertzen duen morrontza salatzen dugu, hiriko espazioa nahierara egin eta desegin dezaten uzten duelako. Eta Eusko Jaurlaritzak "Topo gehiago, Hiri hobea" hitz politekin darabilen metroaren aldeko propaganda iruzurtia dela-eta galdegiten dugu: hobea, norentzat? Donostian Metroa ez du inork eskatu eta Euskal Gobernuak herritarren partehartzerik gabe inposatu du, hirian garraio publikoa eta eskualdean EuskoTrenen sarea hobetzeko dauden beste alternatiba arrazoizkoagoen kaltetan. .

NAHIKOA DA!! METROAREN PASANTEA GELDITU!

ELKARRETARATZEA: Azaroak 23 larunbata, 12etan Artzai Onaren Plazan.

BATZARRA: Azaroak 27 asteazkena, 7etan Amarako eskoletan  (Urbieta kalea 38).

 

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

  _______________

SATORRALAIA CONVOCA EL 23 DE NOVIEMBRE UNA CONCENTRACION PARA RECHAZAR LAS OBRAS DE LA PASANTE DE METRO:

El movimiento vecinal Satorralaia realizará el sábado 23 de noviembre una concentración a las 12h en la Plaza del Buen Pastor para manifestar el rechazo al inicio de las obras de la pasante de Metro en el entorno de la calle San Martin y denunciar que lo peor está por llegar en relación a las graves afecciones provocadas en el espacio urbano por la ejecución de este proyecto considerado absolutamente innecesario por una gran parte de la población. Hacemos por ello un llamamiento a participar en la concentración del sábado 23 y anunciamos la convocatoria de una asamblea vecinal el miércoles día 27 en las escuelas de Amara. Adjuntamos el cartel.

Denunciamos que:

- La construcción de un Metro en Donostia resalta entre las actuaciones urbanísticas más agresivas que están afectando la ciudad. La perforación del túnel bajo la ciudad y la playa de la Concha, las obras de excavación en las calles Easo, San Martin, Loiola y San Bartolome, los obstáculos a la movilidad peatonal, la afección generalizada al trafico, etc., multiplicarán los daños provocados por las obras en el Antiguo, Morlans, Amara y en la calle Easo.

- La pasante de Metro es un gran derroche --200 millones de euros como mínimo-- y también una apuesta equivocada para el transporte público, porque perjudicará principalmente a Dbus sin reducir apenas el trafico de coches.

- Además de poner patas arriba el centro urbano, los promotores de esta gran infraestructura quieren eliminar la estación central del Topo en Amara para promover una operación urbanística e impulsar con el metro un nuevo diseño centralizador en torno a la zona comercial y turística del Centro-La Concha "para servir de soporte de los intensos desarrollos comerciales del corazón turístico de la ciudad" (citación del Estudio Informativo del proyecto). La pasante de Metro es parte del modelo que se promueve en Donostia para vender la ciudad como mercancía turística y fomentar crecientes procesos de mercantilización y especulación urbana.

Por todo ello, denunciamos el servilismo del Ayuntamiento que pone el espacio urbano a disposición de las constructoras y lobbies económicos que operan en la ciudad, así como la engañosa propaganda del Gobierno Vasco que nos quiere vender el Metro hablando de "Más Topo, Mejor Ciudad". ¿Mejor, para quien? El metro no lo ha pedido nadie por ser innecesario y el Gobierno Vasco lo ha impuesto sin ninguna participación ciudadana, en claro detrimento de otras alternativas para mejorar el transporte público en la ciudad y la red de EuskoTren en la comarca.

¡BASTA YA DE ENGAÑOS Y MENTIRAS!

¡PASANTE DE METRO: PARALIZACION!

CONCENTRACION: Sábado 23 de noviembre, 12h en la Plaza del Buen Pastor.

ASAMBLEA: Miércoles 27 de noviembre, 19h en las escuelas de Amara (c/ Urbieta 38).

Movimiento vecinal Satorralaia

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP6o

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal