lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 25/06/2026

Kale egoeran zegoen pertsona bat hil da Donostian

Beñat Parra
Donostian kale egoeran zeuden lau pertsona hil dira azarotik hona.

Kale egoeran zegoen 23 urteko pertsona bat hil da asteazkenean Donostian, udalak baieztatu duenez. Udaleko iturrien arabera, Erdialdeko Bergara kalean aurkitu zuten hilda, asteartetik asteazkenerako gauean, 04:00ak aldera. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Gogoratu behar da Donostian kale egoeran zeuden lau pertsona hil direla gutxienez azarotik hona: azaro eta abendu artean bi hil ziren eta otsailean beste bat. Azken zenbaketen arabera, 500 bat pertsona daude kale egoeran Donostian. Udaleko iturriek azaldu zutenez, Bergara kalean hil den pertsona identifikatuta zuten.

irutxulo.hitza.eus

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal