lahaine.org
Euskal Herria :: 25/06/2025

85 langile kaleratuko dituzte Lezoko Interalen

La Haine - Euskal Herria
Langileek greba deitu dute ekainaren 26an eta uztailaren 2an, eta uztailaren 8tik aurrera greba mugagabea hasteko aukera ere aurreikusi dute.

Lezoko (Gipuzkoa) Interal enpresak enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) abiatuko duela iragarri du eta, ondorioz, plantilla osatzen duten 226 langileetatik 85 kaleratuko dituzte. Erabaki honen aurrean, langileen batzordeak bi greba egun deitu ditu ekainaren 26an eta uztailaren 2an, hilaren 8tik aurrera mugagabea izateko aukerarekin.

ELAk prentsa oharra plazaratu du, eta, honetan, lan-erregulazioko espedientea ez dagoela justifikatuta adierazi du, “azken urteetan enpresak irabazi historikoak lortu” dituelako. Era berean, EEEa ezarriko dutela iragartzeak langileei "ezinegona" eragin diela azpimarratu du, erabaki "oso traumatikoa" delako. Enpresak marka zuriko saldak, zopak, saltsak eta bestelako elikagaiak ekoizten ditu, eta supermerkatu kate ezagunenei banatu.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal