lahaine.org
Euskal Herria :: 16/11/2020

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduko bi militante atxilotuak izan dira Bizkaian

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Espainiako Entzutegi Nazionaleko aginduz, atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da

Atxilotuen berri, euren senitartekoen bidez jakin du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Hauek Usansolon (Galdakao) bizi den Valentina Morisolli eta Ibarrengelun bizi den Gaizka Astorkizaga (euskal preso politiko ohia) dira. Atxiloketa biak burutu dituenak Ertzaintza izan da. Atxilotzeaz gain, eurek bizi diren pisuak miatzen ari da Ertzaintza.

Atxiloketen agindua Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaitegi batek luzatu du eta diligentziak sekretupean daudela diote. Aldi berean, jakin ahal izan dugunez, ez daude inkomunikaturik.

Urgentea den ohar honen bitartez, euren senitarte eta lagunei animo erraldoi bat igortzen diegu eta baita Euskal Herriko Langileari adi egoteko bai atxiloketa hauen inguruan burutuko diren mobilizazioak zein Txikitorenak direla eta. Zirkunstantzia ezberdinak baina borroka bakarra.

Atxilotuak askatu!

Gora Txikito!

Euskal Estatu Independiente eta Sozialistaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua - 2020-11-16

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal