lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fT9w

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

08/09/2020 :: Euskal Herria

Asamblea abierta por la paralización del proyecto del tramo Astigarraga - Oiartzun - Lezo del TAV

x Asamblea por la paralización "Y vasca"
Jueves 17 de septiembre, a las 19h en la AA.VV. de Gaztaño (Orereta)

[Euskara]

AHTren ASTIGARRAGA - OIARTZUN - LEZO ZATIA GELDITZEAREN ALDE BATZAR IREKIA:

Irailak 17 ostegunean, 7etan Gaztañoko Auzo Elkartean (Orereta)

Informazio honen bidez, AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiaren proiektua gelditzearen alde batzar irekia egingo dela jakinarazten dugu, irailak 17 ostegunean, arratsaldeko 7etan Gaztañoko Auzo Elkartean (Gaztaño auzoko 47. zenbakian dago hori, Oreretan). Hori dela eta, egitasmo txikitzaile honek gure eskualdean arduratzen dituen herritar guztiei batzarrera biltzeko dei egin nahi diegu, hain zuzen ere Martuteneko ibarretik Oiartzungo bailarara eta Lezo-Gaintxurizketara eraiki asmo duten AHTren zati berri honen inguruan informazioa trukatzeko eta horren aurrean oposizio soziala bultzatzearren ekintza-proposamenak eztabaidatu eta abian jartzeko. Astigarraga, Donostia (Martutene eta Altza), Orereta, Oiartzun eta Lezoko udalerriei eragiten die zuzenean "Euskal Y"-aren tarte berri honek.

Proiektua uda betean onartu eta hilabeteko epe laburrean informazio publikora atera du Espainiako Sustapen Ministerioak; era honetan herritarrek informazioa eskuratzeko aukera erabat murriztu du, jendartearen partehartzea eta erantzuna ekidin asmoz. Hala ere, hainbat bizilagunek eta elkartek aurkeztu ditugu azpiegitura erraldoi honen aurkako alegazioak, egitasmoak ingurumenari eragingo lizkiokeen kalte larriez gain, 476 milioi euroko aurrekontua duen proiektu honek --egin kontu, kilometro bakoitzeko 50 milioiko kostu itzela luke Urumeatik Oiartzunera Abiadura Handiko parametroekin diseinaturiko tarteak-- inongo justifikazio sozio-ekonomikorik ez duela nabarmenduz. Izan ere, AHTren Astigarraga-Lezo zatia "merkantzien garraioa esklusiboki" egiteko planteatzen du proiektuak --hori da "Euskal Y"-aren tarte honen ezaugarririk paradoxikoena, AHTren korridorea soilik "Merkantzietarako Saihesbide" gisa proposatzen baitu egitasmoak, salgaien trenbidezko trafikoen nazioarteko ustezko igoera izugarri batean oinarrituz--; azpimarratu dugunez, ikuskera oso bereizi horrek gure lurraldean azpiegitura plan handinahi bat (Jaizkibelgo Superportua, Lezo-Gaintxurizketako merkantzien geltoki intermodala, e.a.) eraiki asmo zuen apustu zabalago baten baitan "Euskal Y"-aren inguruan egin zen berrikuspen batean du bere jatorria. Proiektu haiek desadostasun sozial garrantzitsua piztu zuten, ordea, eta plan haren haritik planteatu ziren gisa honetako azpiegituren bideragarritasun ekonomikoa are zalantzagarriagoa da gaur egungo testuinguruan.

Halaber, egitasmoak ingurumenean duen eragina onartezina da lurralde astindu eta zigortu honetan, besteak beste Oarsoaldean Mamut merkatalgunearen eraikinetik 6'50 metrora igaroko litzatekeen eta ingurune guztian inpaktu bisual eta akustiko ikaragarria eragiteaz gain Tajo lantegia (90 lanpostu) desegitea ekarriko lukeen Oiartzungo biadukto handiaren adibide latzak erakusten duen bezala. AHTren obrak Oiartzungo bailaran eragindako kalte gogorrenen artean, Audele eta Mendinzar Etxadiaren inguruan egingo lukeen txikizioa ere aipagarria da, non bi pisutako porlanezko egitura konplexu ikaragarrizko bat erdilurpean eraikitzea aurrikusten duen egitasmoak "etorkizunean Frantziarako AHT lotura zuzena" egiteko. Bestalde, AHTren Astigarragako Korapiloa Martuteneko ibarran zabaltzeak Gipuzkoako nekazaritza-eremu onenetariko baten suntsiketa azkeneraino eramango luke; eta Oiartzungo Korapilotik Pasaiako Portura nahiz Lezo-Gaintxurizketan Merkantzien Geltokia kokatzea aurrikusten duten ingurura trenbidezko loturak egiteak, berriz, Lezoko Iturringo poligonoan beste bi lantoki desegitea eta Gaintxurizketako baserri-lurretan nekazari gazteen baratzezaintza ekologikoa sustatzera bideratutiko zona garrantzitsu bat suntsitzea ekarriko luke. Proiektuak onartzen duenez, San Marko mendian aurrikusitako tunelean (5.553 metro luze) hamarnaka metroko tamaina duten lurpeko haitzuloak atzeman dituzten kararrizko gune oso karstifikatuak zeharkatzen ditu trazaduak, eta obra egitearen ondorioz 1.580.000 m3-tan zenbatzen dituen lur soberakinak botatzeko 15 hondakindegi kokatzen ditu egitasmoak Andoaindik Irunera hedatzen den lurraldean, Añorgako Belartza Goian legezkanpo sortutako hondakindegia kasu.

Hori denagatik, bai ingurumen arloko arrazoiengatik, eta bai gizarte arloko premia atzeraezin eta lehentasunezkoen kaltetan AHT bezalako azpiegitura-lan handietan egiten den etengabeko diru-xahuketa eta desarrollismoa etete aldera, gure ustez proiektu honen aurka aritzea eta bere geldiarazpena aldarrikatzea ezinbestekoak dira.

Beraz, irailaren 17ko batzarran zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. 

_________________

[Castellano] 

ASAMBLEA ABIERTA POR LA PARALIZACIÓN DEL PROYECTO DEL TRAMO ASTIGARRAGA - OIARTZUN - LEZO DEL TAV:

Jueves 17 de septiembre, a las 19h en la AA.VV. de Gaztaño (Orereta)

Mediante esta información, anunciamos la convocatoria de una asamblea abierta por la paralización del proyecto del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo del TAV que tendrá lugar el jueves 17 de septiembre a las 19'00h en el local de la Asociación de Vecinos de Gaztaño (Bº Gaztaño nº 47 de Orereta). Hacemos por ello un llamamiento a participar en este encuentro que pretende reunir a todas las personas interesadas de la zona para intercambiar información y debatir propuestas con el fin de impulsar la oposición social a este nuevo tramo de la "Y vasca" proyectado desde la Vega de Martutene hasta el Valle de Oiartzun y Lezo-Gaintxurizketa, afectando a los municipios de Astigarraga, Donostia (Martutene y Altza), Orereta, Oiartzun y Lezo.

Este proyecto ha sido aprobado y sometido a información pública en pleno verano por el Ministerio de Fomento durante el breve plazo de un mes, de manera que ha intentado una vez más dificultar el acceso a la información para menoscabar la participación y la respuesta social. Sin embargo, numerosos vecinos/as y asociaciones hemos presentado alegaciones para manifestar nuestro rechazo a la construcción de esta gran infraestructura que tiene un presupuesto cercano a 476 millones de euros --destaca el coste muy elevado de 50 millones por kilómetro del tramo de Alta Velocidad entre el río Urumea y el Valle de Oiartzun-- debido a los graves impactos que el proyecto ocasiona en el territorio y a su falta de justificación en términos socio-económicos. A este respecto, hemos cuestionado la legitimación de este nuevo tramo de la "Y vasca" que el proyecto prevé destinar exclusivamente al transporte de mercancías --lo cual parece paradójico para un tramo de línea de Alta Velocidad--, resaltando que el proyecto se basa en perspectivas de crecimiento del trafico ferroviario internacional de mercancías absolutamente disparatadas y que dicha concepción del corredor del TAV como "Variante de Mercancías" surgió de una revisión del proyecto de la "Y vasca" que se sustentaba en una apuesta más amplia por construir en este territorio un vasto plan de infraestructuras (Superpuerto de Jaizkibel, Estación de Mercancías de Gaintxurizketa, etc.) que generaron en su momento un importante desacuerdo social y cuya viabilidad económica es aún más si cabe ampliamente cuestionada en el contexto actual.

El impacto ambiental del proyecto es igualmente inasumible para un territorio tan castigado, como lo demuestra por ejemplo el brutal impacto visual y acústico producido en Oarsoaldea por el gran viaducto sobre el río Oiartzun que discurre a 6'50 metros de la fachada del centro comercial Mamut y supone la demolición de la industria del Tajo (90 empleos). Las obras también producirían en el Valle de Oiartzun una enorme afección en el entorno de Audele y de la zona residencial Mendinzar Etxadia, donde el proyecto prevé adicionalmente la ejecución de un enorme cajón de hormigón semi-soterrado de estructura compleja en dos pisos que permitiría la "futura conexión directa en Alta Velocidad con Francia". Asimismo, la ampliación del Nudo de Astigarraga en la Vega de Martutene supone rematar la destrucción de una de las mejores zonas agrarias de Gipuzkoa, mientras que los ramales proyectados desde el Nudo de Oiartzun al Puerto de Pasaia y a la zona prevista para la implantación de una Estación de Mercancías en Lezo-Gaintxurizketa conllevan el derribo de otros dos pabellones en la zona industrial de Iturrin y la destrucción de una zona agraria declarada de interés en la que se viene desarrollando una iniciativa destinada a jóvenes agricultores para impulsar la horticultura ecológica (Lezo). Por otra parte, el proyecto admite que el trazado del túnel de San Marcos (5.553 metros de longitud) atraviesa una formación de rocas calizas fuertemente karstificadas en las que ha detectado cavidades subterráneas de varias decenas de metros de envergadura, a la vez que prevé el vertido de un volúmen de 1.580.000 m3 de material sobrante de la excavación en un total de 15 escombreras a emplazar en diferentes puntos del territorio comprendido desde Andoain hasta Irun, incluído el vertedero ilegal de Belartza Goia en Añorga.

Por todo ello, creemos que es preciso fomentar la oposición y exigir la paralización de este proyecto tanto por razones ambientales como para poner freno al desarrollismo y al constante despilfarro que supone la construcción de grandes infraestructuras como el TAV en detrimento de la cobertura de las necesidades más urgentes y prioritarias de tipo social.

Esperamos por tanto vuestra participación en la asamblea del 17 de septiembre y os pedimos difundir este llamamiento en vuestro entorno.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fT9w

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal