lahaine.org
Euskal Herria :: 08/03/2024

Aske utzi dituzte atzo atxilotutako 61 pertsonak

La Haine - Euskal Herria
Talde kriminaleko kideak izatea, lesio larriak eragitea, gorroto-delituak eta liskarretan parte hartzea leporatzen diete.

Indar Gorri taldeko atxilotutako kide guztiak aske utzi dituzte ostiral goizean, kautelazko neurririk gabe, gaua Txintxillako polizia-etxearen ziegetan igaro ostean. Guardiako epaitegira joan ondoren ez deklaratzeko eskubideari heldu diote, eta hark jakinarazi die talde kriminaleko kideak izatea, lesio larriak eragitea, gorroto-delituak eta liskarretan parte hartzea leporatzen dietela.

Futbol Profesionaleko Liga (LFP), Javier Tebas buru duena, prozesu judizialean parte hartu du. Izan ere, hauek eskatu diote epaitegiari har zezala kirol-estadioetan sartzea debekatzeko kautelazko neurria. Eskaera hori Fiskaltzarekin partekatu du, hala ere, Iruñeko epaileak ez du irizpide horrekin bat egin eta behin-behinean aske utzi ditu ikertuak.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal