lahaine.org
Euskal Herria :: 23/05/2018

Azken Matxirulo Rock

Azken Matxirulo Rock
Sexismoa, xenofobia, arrazismoa, LGTBIQfobia eta faxismoa ukatzen duen “Azkena Rock Fest” feminista baten alde.

Sexismoa, xenofobia, arrazismoa, LGTBIQfobia eta faxismoa ukatzen duen “Azkena Rock Fest” feminista baten alde. #AzkenMatxiruloRock. Por un 'Azkena Rock Fest' feminista,que rechace el sexismo,la xenofobia,el racismo,la LGTBQfobia y el fascismo Kolektibo feminista ezberdinak urte ugari diraute Azkena Rock musika ekitaldietan emakumeen presentzia urria salatzen, Last Tour Internationalek antolatzen duen jardunaldian.
Pertsona eta elkarte sinatzaileek emakumeen presentzia urria salatzen dugu, Gasteizko Udalaren aldetik 270.000 euro diru laguntza publiko bezela jasotzen dituelarik, 2018ko Azkena Rock musika ekitaldian eta hurrengo konpromezuak aldarrikatzen ditugu berdintasun eta feminismoaren alde egiten duen musika mundu batengatik.

1- Musika ekitaldi berdintzaile baten aldeko bidea egitea. Emakumeak behar ditugu eszenatokietan. Enpresa sustatzailearen eta Gasteizko udalaren konpromezua hurrengo urteetan berdintasunaren alde lan egiteko, emakume artisten zenbatekoa areagotzeko, lehentasuna emanez emakumeen presentzia duten musika taldeei parekidetasunera heldu arte Azkena Rock musika ekitaldietako eszenatokietan.

2- Prebentzioa eta sentsibilizazioa
Gasteizko udalaren laguntza eskatzen dugu eta musika ekitaldiaren antolakuntzari borondatea, stand informatzaile bat ezartzeko non biolentzia matxisten inguruan prebentzioa lantzeko, elkarte eta eragile feministen elkarlana bultzatuz, material informatiboaren kostua udalak beregain hartuz. Stand-ean pegatinak, protokoloaren gaineko informazioa, besoko moreak puntu moreetako bolondresentzat...
Honetaz gain, eraso matxisten gaineko prebentzio lana osatzeko garrantzitsua iruditzen zaigu sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzea:
- Musika jardunaldietan erabiltzen diren plastikozko edalontzietan eraso matxisten aurkako lemak ezartzea
-Azkena Rock musika ekitaldia eraso matxista, LGTBIQfobiko edo arrazista gabeko eremua dela aitortzen dituzten kartel eta pankartak ezartzea

3- Ekitaldi eremuen barnean eraso matxistak erantzuteko esparru feministak Esparru feministak ahalbidetzea aldarrikatzen dugu eraso matxista, LGTBIQfobikoak edo arrazistei erantzuna emateko.
Gasteizko Udalari eta ekitaldien antolakuntzari puntu moreak ezartzea exijitzen diogu, non salaketak egin eta asistentzia emango zaie behar duten emakumeei Azkena Rock musika ekitaldiko eremuen barnean.
Puntu moreen kudeaketa eragile feministekin adostuko da, antzemate-detekzio protokolo bat bermatuz eta udaltzainekin koordinatuz eskuhartzeak

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal