lahaine.org
Euskal Herria :: 03/05/2019

Badatoz VI. Kontraekonomia jardunaldiak!!

Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldea

Iaz baino hilabete beranduago, baina, azkenik heldu dira aurtengo Kontraekonomia jardunaldiak! Seigarren urtez jarraian EKT-ko kideok Kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditugu, aurten apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 9an amaituko direlarik.

Unibertsitateko esparrutik gure ekarpena egiteak duen garrantziaz kontziente izanik, aurtengo ikasturtean hau sustatzeko jarduera ezberdinak burutu ditugu: testu ezberdinen eztabaidak, mintegiak, hitzaldiak, etab.

Gauzak horrela, Kontraekonomia jardunaldiak egun unibertsitateak eskainitako hezkuntza kapitalistaren ordez, langile klasearen mesedetara egongo den ezagutza gureganatu eta hedatzeko aukera gisa ikusten dugu.

Hala, aurtengo ikasturtean buruturiko zenbait eztabaida oinarritzat harturik, gai hauetan sakontzen jarraitzeko aukera emango dute Kontraekonomia jardunaldiek.

Aurtengo egitaraua:

Apirilak 30, 17:00. Derecho y marxismo. Una mirada retrospectiva.

Maiatzak 8, 18:00. Nazio auziari buruzko hausnarketa.

Maiatzak 9, 17:00. Genero problematikaren hausnarketa teoriko eta politikoa. Itaiako kide baten eskutik.

Jardunaldiak Sarrikoko fakultateko Bulegoen eraikinean izango dira. Hala ere, ikasleez gain, interesaturik dagoen oro hurbildu eta parte hartzera gonbidatzen dugu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal