lahaine.org
Euskal Herria :: 27/02/2024

Behargin bat hil da Arrasaten

La Haine - Euskal Herria
Hiru metroko sakonerako kutxatila baten barruan hilda aurkitu zuten atzo.

Langile bat hil zen atzo arratsaldean Arrasaten (Gipuzkoa), Santa Teresa auzoko Galizia kaleko kutxatila baten barruan lanean ari zela. Lan-istripua 16:30ean gertatu zen eta suhiltzaileak hiru metroko sakoneran zegoen behargina kutxatila barrutik atera zuten. Anbulantzia bateko osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin eta lan-istripu honen zergatiak horaindik argitu behar dira.

Dagoeneko 17 langile hil dira lan-istripuetan Euskal Herrian, 2024 urtean zehar.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal