lahaine.org
Euskal Herria :: 30/01/2024

Beste emakume batek Tolosaldeko osteopataren aurkako salaketa jarri du, sexu abusuengatik

La Haine - Euskal Herria
Hiru emakume salatu dituzte sexu-erasoak Tolosako osteopata baten partetik eta abusu kasu gehiago egon daitezke.

Urtarrilean aurkeztu zituzten bi emakumek salaketak, haietako bat adingabea , eta «ukituak eta sexu askatasunaren aurkako jarrera» jasan zutela baieztatuz (Bi emakumei sexu-erasoa egin die gizonezko batek Tolosaldean (lahaine.org). Biek berretsi dute beldur zirela gizonak masajeak ematean zuen jarreraz. Erasoetako bat duela urte batzuk gertatu zen; bestea, berriz, duela gutxi. Atzoko salaketari buruz, berriz, oraindik ez dago xehetasunik.

Osteopatak bi egun atxilotuta eman zituen komisarian, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi zuten, karguekin. Ehunka herritar batu ziren atzo Tolosako Udalak antolatutako elkarretaratzeetan, gertakariak arbuiatzeko.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal