lahaine.org
Euskal Herria :: 26/05/2025

Beste epai bat euskara eskakizunen aurka Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete
EAEko Justizia Auzitegi nagusiak berretsi du "legez kontrakoa" eta "diskriminatzailea" dela Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara maila jakin bat eskatzea.

Beste epai bat euskara eskakizunen aurka. CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi nagusiak berretsi du "legez kontrakoa" eta "diskriminatzailea" dela Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara maila jakin bat eskatzea. Sindikatuaren arabera, hamabost lanpostu egonkortu asmo zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta guztiek zuten jarria euskara eskakizuna. Epaitegiak erabaki du horrek urratu egiten zuela "lanpostuak baldintza berberetan lortzeko eskubidea". Epaia ez da berria, martxokoa baita, baina gaur egin du publiko sindikatuak.

Iazko urrira egin behar da atzera auzia ulertzeko. Orduan, Donostiako epaitegi batek ebatzi zuen "neurriz kanpokoak eta diskriminatzaileak" zirela Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileei jarritako euskara eskakizunak. Alta, Gipuzkoako Foru Aldundiak berehala iragarri zuen helegitea jarriko zuela. Izan ere, Irune Berasaluze bozeramaileak orduan esan zuenez, erakundeak beti defendatuko ditu herritarren hizkuntza eskubideak, baita arloan dituen konpetentziak ere: "Gure egitekoa da eskaintzen ditugun zerbitzu publikoen erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzea, eta hori egiteko konpromisoa dugu, Gipuzkoako gizarteak eskatzen digun bezala". Azken epaiarekin EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berriro ere ezetsi egin ditu euskara eskakizunak. Eta CCOOk Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu du ohar batean.

https://www.berria.eus/euskal-herria/eaeko-justizia-auzitegi-nagusiak-berretsi-du-diskriminatzailea-dela-gipuzkoako-aterpetxeetan-lan-egiteko-euskara-jakitea-eskatzea_2142324_102.html?utm_source=Twitter&utm_medium=Sare_sozialak_CM

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal