lahaine.org
Euskal Herria :: 16/02/2026

Bi eraso matxista atera dira argitara Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Pasaden ostegunean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak. Era berean, 21 urteko gazte bat atxiki zuten udaltzainek, aurretik ezarrita zituen urruntze aginduak behin eta berriz urratzeagatik.

Ostegunean bi gizonezko atxilotu zituzten Gasteizen(Araba), emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako gertakarien ondorioz. Lehenengo atxiloketa eguerdi inguruan izan zen. 21 urteko gazte bat atxiki zuten udaltzainek, aurretik ezarrita zituen urruntze aginduak behin eta berriz urratzeagatik. Iturri polizialen arabera, gizona arriskutsutzat jotzen zuten, suzko armaren bat gainean eraman zezakeelakoan. Zabalgana auzoan topatu zuten eta bertan eraman zuten atxilo.

Beste esku-hartzea gauerdia pasata gertatu zen, Alde Zaharrean. Emakume batek larrialdi zerbitzuei jakinarazi zien bikotekideak eraso egin ziola. Poliziak iritsi zirenean, jakin zuten 35 urteko gizonezkoak eta emakumeak eztabaida izan zutela eta bi aldeek zauriak zituztela. Gizona atxilotu egin zuten indarkeria matxistaren delitupean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal