lahaine.org
Euskal Herria :: 12/06/2013

[Bideoa] Alde Hemendik ozen aldarrikatuko da datorren Ekainak 15

Ateak Ireki
Nafarroan Agoitzen, Altsasun, Elizondon, Leitzan, Lekunberrin eta Iruñean egingo dira mobilizazioak.

Alde hemendik mugimendua aurkeztu dute Altsasun hainbat herritarrek. Lehen mobilizazio eguna ekainaren 15ean egingo da Euskal Herriko hamabost herritan. “Indar okupatzaile” guztiak Euskal Herritik aldeko egitea eskatuko dute Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Laudio, Leitza, Lekunberri, Iruñea, Oñati, Ordizia eta Zarautzen egingo diren manifestazioetan.

Mugimenduaren sorrera agirian hiru eskaera jaso dituzte. Batetik, “indar okupatzaileen presentzia eta kontrolak etetea, herritarrak kalean, mendian zein errepidean lasai eta aske ibili ahal izateko”. Bestetik, “errepresio mota guztiak” bertan behera uztea. Eta azkenik, erakundeei dei egin diete“okupazio indarrei” alde egin dezatela eska diezaieten.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal