lahaine.org
Euskal Herria :: 11/01/2024

Birunda gune autogestionatua arriskuan dagoela ohartarazi dute

Beñat Parra
Donostiako Okupazio Bulegoak azaldu duenez epaileak kautelazko kaleratzea eskatu du, beraz kaleratzea aurretik notifikatu gabe eman ahal da.

Donostiako Okupazio Bulegoak ohartarazi duenez, kaleratze arriskuan dago Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatua. Azaldu dutenez, gunearen okupazioaren aurkako lehenengo epaiketa saioa izan zuten astehartean, eta kaleratzea hurrengo asteazkenera arte atzeratu dute, baina epaileak kautelazko kaleratzea eskatu du eta, beraz, “kaleratze arriskuan” dago Birunda: “Hemendik aurrera kaleratzea egitera etorri daitezke, aurretik notifikatu gabe!”. Horregatik, asanblada irekia antolatu dute, eta gunean une oro norbait egoteko txandak antolatzen hasiko dira.

Urriaren bukaeran inauguratu zuten Birunda gune autogestionatua (Birunda proiektu autogestionatuta aurkeztu dute (lahaine.org), Parte Zaharreko Abuztuak 31 kalean. Lehendik jatetxe bat izan zen, baina jabeak zituen zorrak zirela eta –hainbat lokal dituen enpresaria da jabea–, hutsik zegoen eta mugimendu autonomoetan ibilitako hainbat lagunek okupatu zuten. Horrela, zazpi printzipio politiko adostu zituzten kideek, eta horien baitan, espazioa erabilera definitu zuten: Transfeminismoa, antikapitalismoa, antiautoritarismoa, antiespezismoa, antifaxismoa, antirrazismoa eta internazionalismoa.

Birunda gune autogestionatua arriskuan dagoela ohartarazi dute : Irutxuloko Hitza

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal