131.894 firmas para luchar contra la crisis capitalista

[Cast]
La campaña "HAMAR URRATS eredu berri baterako" hecho a andar en octubre de 2009. Entonces los que conformamos la mayoría sindical vasca (ELA-LAB-ESK-STEE/EILAS-EHNE e HIRU) apostamos por un nuevo modelo, un nuevo modelo que se resume en diez puntos y se sustenta en la justicia social, en la igualdad y el un reparto justo de la riqueza.
Durante estos meses hemos difundido en empresas, comercios, en la red y en la calle una hoja de adhesión al decálogo y las 131.894 firmas recibidas indican que el camino emprendido es el adecuado.
Mediante estas líneas queremos dar gracias por el apoyo ofrecido al modelo presentado por la mayoría sindical vasca en el decálogo; habéis demostrado que otro modelo económico y social es posible. Un modelo que los propulsores del decálogo lucharemos día a día gracias a vuestro empuje.
[Eusk]
Maiatzaren 21ean gehiengo sindikalak greba orokor arrakastatsua deitu zuen. Horren premiarik ez zegolea aurpegiratu ziguten batzuek momentu hartan, krisialdia zerbait orokorra zela, arduradunik ez zegoela konbentzitsu nahi zituzten langileak. Kaleratze indibidualak eta espediente kolektiboak areagotu ziren, momentu honetan, oraindik langabezia handiagoa "abisatzen" digutela, gainera pentsio eta lan erreformen mehatxupean ikusi behar dute langileek euren burua.
Grebari krisiari aurre egiteko eta bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten bideal alternatiba eskaini genien langileei. Hamar neurri gauzagarriz dekalogo bat osatu genuen. Neurri guztiak bideragarriak dira, eraginkorrak dira, eta hankak lurrean ditugula erakusten dute. Berehala hartu ahal dira, instituzioek horretarako konpromisoa izanez gero eta, berriro esan behar dugu, inor ez dela neurri horien kontra atera, nahiz eta denon mesederako neurriok hartzeko inork konpromisorik erakutsi ez duen. Ez entzunarena egiten diete langileen aldarrikapenei, 131.894 langileren sinaduren bidez berretsi diren aldarrikapenei, hain zuzen.
Gehiengo sindikalak dinamika iraunkorra aurrera ateratzen jandun du, lantokietan eta herrietan, geroz eta larriago den egoeraren aurrean hartu behar diren neurrien eztabaidan langileen parte hartzea bultzatzeko eta ziurtatzeko. Gehiengo sindikalak krisiaren aurrean erantzukizun osoz jokatzeko gaitasuna erakutsi du. Ezberdintasunen gainetik, euskal langileei alternatiba eskaintzea izan zen beneganatu genuen konpromisoa eta horixe da, hain zuzen ere, jorratzen ari garen bidea.
Hauek dira momentu honetan langileriaren egoeraren aurrean dagoen alternatiba bakarraren hiru zutabeak: proposamenak, langileriaren atxikimendua eta aldaketak bultzatzeko konpromiso sindikalak. Euskal sindikalismoak bultzatzen dugun alternatiba hori da arduradun instituzionalek baztertu duten aukera.
Enpresariei egiten uztea eta hartzen dituzten erabakietan laguntzea izan da orain arte instituzioetatik garatu den politika bakarra, milaka lanpostu suntsitzea, langabezia bikoiztea eta bazterketa sozialaren arriskua nerrurik gabe hedatzea ekarri suen politika ankerra, krisia areagotu eta bere ondorioak larritu dituen politika.
Eta orain, krisi guztien gidoiari jarraituz, erreformak egiteko momentua dela erabakita, patronalaren eskakizunak eta erabakiak dira berriro ere eztabaida zuzendu eta markatzen dutenak. Pentsio sistema are gehiago murriztea, jubilazio adina atzeratzea, soldatak are gehiago jaistea, kaleratzeak merketzea eta lan merkatua gehiago malgutzeaz hitz egiten digute berriro ere. Guztiak patronalaren eskakizunak eta, gainera, hazkunde fasean egiten ziren eskakizun berberak.
Inork sinisten al du mahai gainean dauden neurrien atzean langileriaren arazoak konpontzeko helburua dagoenik? Nola justifikatzen da jubilazio adina atzeratzea gazteriaren erdia langabezian badago, soldatak jeistea erdia baino gehiago mila eurotara heltzen ez bada edo langileak kaleratzeko erraztasun gehiago behar direla urtebetean milaka eta milaka lanpostu suntsitzeko inolako arazorik izan ez badute?
Patronalaren neurrira eta patronalak zuzendutako eztabaida da politika ekonomiko eta sozialean erabaki berriak hartzea ekarriko duena. Eta, horrela bada, patronalaren eta kapitalaren interesak izango dira neurri horien onuradun nagusi eta bakarrak. Helburu bakarra daukate: enpresa irabaziak langileen kontura berreskuratzea, abantaila berriak ateratzea, baita krisian ere.
Arazoa ez da patronalak bere eskakizunak mahai gainean jartzea eta eskakizun horien atzean beren interesak egotea. Arazoa da instituzioak erabat makurtu direla horien aurrean eta erbat baztertu dutela langileon arazoei lehentasuna ematea, langileok bizi dugun egoeraren aurrean alternatiba eraikitzea. Hortxe dago benetako gakoa, krisian ere arduradun instituzionalak, berdin nork duen ardura, enpresarien eskutik eta enpresariei begira jardutea erabaki dutela, langileok behar ditugun aldaketak bultzatzeko benetako eztabaida egitea baztertu dutela.
Gaur da eguna euskal instituzioek krisiaren ondorioen aurrean enplegua eta langileak babesteko neurri eraginkor bat ber ere hartu ez dutena. Eta datuek diote hori, guk konstatatu besterik ez dugu egiten. Gaur da eguna, elkarrizketa sozialerako bi marko ditugula, batek ere ez duela inolako fruiturik eman eta berriro ere lan merkatuari eta pentsio sistemari buruzko erabakiak Madrile noiz hartuko begira daudela. Eta, beraz, gaur da eguna argi eta garbi berresteko langileok behar dugun alternatiba eraikiko dela baldin eta langileok sortzen eta bultzatzen badugu. Horixe da bide bakarra, horixe da gure erreferentzia eta horretan aurrera egitea erabaki dugu, elkarlana areagotuz eta langileen mobilizazioa indartuz.








