lahaine.org
Euskal Herria :: 15/04/2026

Neska adingabe bat bortxatu du gizon batek Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Erasoa apirilaren 5ean izan zen, eta biktima Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko neska bat da.

Sexu-eraso baten berri eman dute Gasteizen(Araba). Erasoa apirilaren 5ean gertatu zen, eta biktima Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko 17 urteko neska bat da. Adingabeak erasoa jasan zuen egun berean eman zion horren berri hezitzaileetako bati, eta, osasun azterketak egin ondoren, salaketa aurkeztu zuen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 21 urteko gizon bat atxilotu dute adingabe bat bortxatzea egotzita.

Euskal Herrian indarkeria matxistak ez du etenik izan, eta azken bi asteetan bi erailketa matxista eta beste erailketa saiakera bat izan dira.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal