lahaine.org
Euskal Herria :: 23/05/2024

Castejon eta Logroño lotzeko AHTaren lanetarako 280 milioi euro aurreikusi ditu Espainiako Gobernuak

Maialen Huarte Arano
Castejon eta Logroño une hauetan 48 minutuan egin daiteke trenez, Abiadura Handiko Trenak 18 minutu gutxiago beharko ditu zati bera egiteko eta 280 milioi euro gehiago.

Abiadura Handiko Trenaren zatia eraikitzen hasi aurretik azterketa lanari argi berdea eman dio Espainiak. Castejon eta Logroño lotuko dituen trenbidearen inguruko lana egiteko ikerketa lana baimendu du. Lan horietarako aurreikusia du dagoeneko 280 milioi euroko inbertsioa. Bidaietan izanen den fluxua goraipatu du Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioak: Nafarroa, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Errioxa lotuko dituelako. Pertsonak eta salgaiak garraiatuko omen dituzte. Bidaia denborak txikitu eginen dira: Castejon eta Logroño une hauetan 48 minutuan egin daiteke trenez, Abiadura Handiko Trenak 18 minutu gutxiago beharko ditu zati bera egiteko eta 280 milioi euro gehiago. 200 eta 220 kilometro orduko abiadura har dezake. Kohesio soziala hobetzeko, hazkunde ekonomikoa lortzeko eta mugikortasunean dauden benetako arazoak kitatzera dator abiadura handiko trena garraio ministerioaren esanetan.

Espainiako Gobernuak trenbidearen egokitzea aurreikusi du zati horretako trenek 220 kilometro orduko abiadura hartzeko aukera izan dezaten. Egungo sarea berritu eginen da, elektrifikazioa egokitu, seinalizazioa berritu eta zenbait bihurgune zuzendu eginen dituzte. Zenbait tokitarako bide bakarra aurreikusi dute, beste zenbaitetarako berriz, bikoitza.

Castejon eta Logroño lotzeko AHTaren lanetarako 280 milioi euro aurreikusi ditu Espainiak - Nafarroa - euskalerriairratia.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal