lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fU9F

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/10/2020 :: Euskal Herria, Anticarcelaria

Concentración viernes 30, 17:30 en la sede de eitb

x Iñaki Bilbao gose greban

Hurrengo ostiralean, Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoak 50 egun beteko ditu gose eta komunikazio greban. Txikitok militante politiko gisa aurrera daramatzan borroka eta hautua, Euskal Herri independiente, sozialista eta euskalduna baten alde bere bizitzan zehar burutu duen 
borrokaren jarraipen bezala ulertu behar ditugu. Borroka hau dela medio, 36 urte eman ditu preso Txikitok, espainiar zein frantziar estatuek preso politikoak suntsitzeko darabilten gerra neurri eta jazarpena bere hezurretan era gordinean ezagutu eta pairatu behar izan dituelarik.

Txikitoren egungo borroka, beraz, ezin da inolaz ere, norbanako batek bere kabuz abiatutako ekimen gisa ulertu. Haatik, herri hau murgilduta dagoen jazarpen dinamikaren baitan, Txikitok militante politiko gisa bere konpromisoa eta Euskal Herriko engaiamendua irizpidetzat izanda, borrokari eusteko halabeharrez hartutako erabakia izan da. Izan ere, Txikitok borrokarako hautatu duen moldearekin, ezin ken diezaioketen eta oraindik bere menpe dagoen azken eremua baliatzea erabaki du, bere gorputza eta bizitza, alegia. Gauzak horrela, Txikito preso mantentzen duten horiek dira, hain zuzen, Txikitok, preso politikoek zein Euskal Herriak pairatzen dituzten zapalkuntza eta jazarpenaren erantzule, sortu duten egoeratik eratorritako ondorioak ere euren gain daudelarik. Hala ere, estatuei ezinezkoa izango litzaieke egoera hau sostengatzea konplize ezberdinen laguntzarik eta babesik gabe eta, kasu honetan, aipamen berezia merezi dute Euskal Herriko hedabide ezberdinek, euskal preso politiko bat une honetan hilzorian aurkitzen den bitartean, euren isiltasunak agerian uzten baitu herri honen jazarpenean jokatzen duten papera, eragile politiko ezberdinen isiltasunarekin bat egitearekin batera. Antza denez, telebistan agertzen ez dena ez ei da existitzen eta maxima horri jarraiki zaio Txikitoren borroka ere, bere egoera eta bere alde burutzen ari diren dinamikak era irmoan ezkutatzen ari diren heinean.

Hori dela eta, eurek begiak irekitzeko eta informatzeko prestutasun eza dutenez gero, dei egiten diogu Euskal Herri Langileari urriaren 30ean, ostiralean, Bilboko EITB-ko atarian 17:30etan burutu behar den kontzentrazioan parte hartzera. Darabiltzaten itsukeriari eta isiltasunari aurre
egin eta herri honen zapalketak dakarren errealitate gordina euren atera eramateko garaia baita!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fU9F

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal