lahaine.org
Euskal Herria :: 12/03/2016

[Donostia] A8ko auzipetuen alde, igandean Martutenera

Eleak/Libre dinamika
Desobedientziaren aurkako mendeku neurrien aurrean, elkartasuna eta konpromisoa. A8ko auzipetuen alde, igandean Martutenera

Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarrieta Logroñoko espetxean daude jada. Une honetan Haritzen berririk ez dugu, badakigu Martutenetik atera dutela, baina ezin dugu ziurtatu Valladolidera heldu denik. Espetxeratu zituztenetik egun gutxi batzuk igarota, eta euren aurkako epaia aste bete barru eta Donostian bertan abiatuko dela jakinik ere, espetxe-insituzioak dispertsioa aplikatu die hiru gazteei, Martutenetik Logroñora eta Valladolidera urrunduz.

Martutenen eman dituzten egunetan arazoak izan dituzte jada. Aianarak eta Naroak ziegan bakarrik egoteko haien eskubidea exijitu zuten, eta isolamenduarekin egin zieten mehatxu. Beste zenbait izapidetan trabak eta atzeratzeak jasan behar izan dituzte ere, hala nola telefono deiak jaso ahal izateko. Orain, urrunketarekin, egun hauetarako baimenduak zituzten bisitak eta bisak galtzeko arriskuan daude Ainara, Naroa eta Haritz. Ainarak urte beteko bi alabekin zun bis familiarra, besteak beste.

Epaile aurretik atxilotuta pasa zirenean, gazteek epaiketaren izaera politikoa salatu zuten. Epaileak, ez-ohiko jarrera erakutsiz, erantzun egin zien, izaera politiko hori ukatuz, prozedura judizial hutsa dela defendatuz. Bere horretan mantenduko al da gaurkoa ikusita?

Desobedientziak, legea modu publikoan desobeditzeak, errepresioa dakar. Ondotxo dakigu, ondotxo zekiten A8ko bost auzipetuek euren bidea hautatu zutenean. Ainarak, Haritzek eta Naroak bazekiten espetxeratzea aukera bat zela. Aukerarik muturrekoena, baina aukera bat Hain zuzen ere, hori da borroka desobedientearen logika nagusietako bat. Legea publikoki urratuz bere izaera injustua ikustarazi, eta erantzun errepresiboa elkartasun eta konpromiso gehiago pizteko baliatu. Hori da asken asteetan guztion artean egin duguna.

Baina gaur ezagutu dugun mendeku eta ankerkeriazko neurriak, gu ere harritu gaitu. Donostitik urrundu, aste betera epaia Donostian dutenean? Eurei zein hurbileko lagun eta senideei suposatzen dien sufrimendu eta kalte gaindosiarekin?

Espero genuen errepresioari elkartasunez eta konpromisoz erantzun bagenion, mendekuak elikatuko gaurko zigor gehigarriari elkartasun eta konpromiso gehiagorekin erantzun behar diogula uste dugu. Horregatik, iganderako deialdia mantentzea erabaki dugu. Ainara, Naroa eta Haritz bertan izango ez badira ere, eurentzako “Elkartasun-Argazki” ahalik eta masiboena atera nahi dugu bertan. Bilkura gainera, prensa aurreko agerraldia egiteko ere baliatuko dugu Eleak/Libre dinamikako lagunek, Asier eta Saioa auzipetuek eta Ainara, Naroa eta Haritzen senideek.

Eleak/Libre dinamika

2016-3-11

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal