lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/cH16

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

08/08/2019 :: Euskal Herria, Anti Patriarcado, Nacionales E.Herria

Donostiako mugimendu feministaren komunikatua azken eraso sexisten harira

x Donostiako asanblada feminista
Comunicado del Movimiento Feminista a raiz de la agresión sexual del domingo en Donostia

Mugimendu feministaren Komunikatua Donostian igandean gertatu zen sexu erasoaren harira //

Azken egunetan gertatutako eraso sexisten harira komunikatua atera du Donostiako Asanblada Feministak. 18 urteko gizon bat atxilotu zuten astelehenean, emakume adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoaren inguruko irakurketa plazaratu du mugimendu feministak.
Elkarretaratzea egingo dute gaur, Bulebarrean, 19:00etan.

Hona hemen Donostiako Mugimendu Feministak zabaldu duen komunikatua:

Igandean Donostian gertatu zen sexu eraso baten berri izan genuen atzo. Gizon batek neska gazte bati sexu eraso egin zion etxebizitza batean. Hemendik gure besarkadarik beroena erasoa pairatu duen neska gazteari. Guk sinisten dizugu. Ez zaude bakarrik. Euskal Herrian azken astean Bilbon, Gasteizen eta Donostian jatorri, klase eta adin ezberdinetako gizonek sexu eraso egin diete hiru emakumeei. Indarkeria matxistaren erroa gizartearen egituran dago, sistema kapitalista eta heteropatriarkalak sortzen duen indarkeria mota bat da emakumeon* bizitzak kontrolatzeko eta gizon burges, zuria, heterosexuala, mendebaldarra eta funtzionalaren botere gehiegikeria indarrean mantentzeko. Bortxaketaren kulturaren funtzioa horixe bera da.

Horregatik hiri honetan jaietan eraso sexistak prebenitzeko bakarrik gizonez osatutako batzordea emakumeon* segurtasunaz arduratzeko egokia dela pentsatzen duzuenoi, emakumeoi* aholku paternalistak bidaltzen dizkiguzuen indar polizialei, erasoaren errua gurea dela iradokitzen duzuen komunikabideei, maskulinitate eredu erasokorra desaktibatzeko prebentzioan eta hezkuntzan inbertsio nahikorik egin gabe eraso sexistak egiten dizkigutenean populismo punitiboaren alde agertzen zaretenei, feminismoaren izenean pertsona migrante eta arrazializatuon aurkako diskurtso xenofoboa indartzen duzuenei, turisfikazioak eta espekulazioak txikituta dugun Donostia honetan etxebizitza eskubidea eta espazio komunitarioen alde herriarentzat lan ezinbestekoa egiten duen okupazio mugimendua kriminalizatzeko mezuak zabaltzen dituzuenoi argi esaten dizuegu: Ez duzue ezer ulertu.

Ez dugu onartuko gure ongizatearen aurka egindako erasoen ardura guri egoztea, ezta gure askatasunari mugak jartzea ere. Ez dugu kontuz ibili nahi, aske izan nahi dugu. Beldurrik gabe ibili nahi dugu kaletik, edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein modutan, seguru sentituz.

Borrokan jarraituko dugu, autodefentsa feminista praktikatzen jarraituko dugu, emakumeen* arteko babes sareak antolatzen jarraituko dugu, brigada feministak osatzen jarraituko dugu badakigulako elkartasuna eta borroka direla gure armarik indartsuena beldurra gainetik kentzeko eta libre bizitzeko.

Gora borroka feminista! Gora autodefentsa feminista! Gora emakumeon* bizitzak!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/cH16

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal