lahaine.org
Euskal Herria :: 13/02/2024

Durangon langile bat hil da, teilatu batetik erorita

Berria/La Haine
Fumbarri galdategian gertatu da istripua. Teilatua konpontzen ari zen behargina.

47 urteko langile bat hil da Durangon (Bizkaia), Fumbarri galdategiko teilatutik erorita. Behargina Porto Cubiertas azpikontratatutako enpresakoa zen, eta konponketa lanak egiten ari zen.

Istripua 10:50 aldera gertatu da, eta bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin langilearen bizia salbatzeko. Lehen datuen arabera, arnesa ipinia zuen eta litekeena da bitarteko loturarik ez egotea, edo horrek huts egitea. Sindikatuek eraikuntzaren sektorean dauden lan baldintza txarrak salatu dituzte.

2017ko abuztuan ere hil zen 57 urteko behargin bat Fumbarrin, lan istripuan. Desmoldekatze kutxa batekin zebilela harrapatuta gelditu zen, eta ia berehala hil zen.

Urtea hasi zenetik 14 langile hil dira Euskal Herrian, hiru altueretatik erorita.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal