lahaine.org
Euskal Herria :: 29/02/2024

Estatu espainiarreko energia enpresa nagusiek irabazi historikoak lortu dituzte 2023an

La Haine - Euskal Herria
Naturgy-k 1.986 milioi euroko izabaziak izan zituen, hau da, etekinak %20,4 handitu zituen, eta Iberdrolak aldiz 4.803 milioi euro irabazi zituen, bere etekinak %10,7 handituz.

Naturgy-k 1.986 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2023an, hau da, aurreko urteko 1.649 milioiko irabaziekin alderatuta, %20,4ko hazkuntza. Gainera, esplotazio emaitza gordinak nabarmen egin zuen gora, eta 5.475 milioi eurora iritsi ziren (%11 gehiago) 2023an. "Konpainiaren emaitzarik onenetakoa da, bai. Ez gara hortaz ezkutatuko", aitortzen zuen Francisco Reynés Naturgy-ko presidenteak prentsaurreko batean. Prentsaurrekoan, baita ere, konpainiak Kataluniara itzultzeko asmorik ez duela baieztatu du, izan ere, orain dela 7 urte egoitza soziala Madrilera aldatu zuten, 2017ko urrian konkretuki, U-1eko erreferenduma egin eta egun gutxira.

Iberdrolaren irabaziak 4.803 milioi euro izan ziren 2023 urtean, eta beraz, 2022ko irabaziekin alderatuta, etekinak %10,7 handitzea lortu zuten. Urte horretan, konpainiak inbertsioak haunditu zituen 11.382 milioira iritsi arte, hau da, %6 gehiago, eta, horri esker, bere errekorra hautsi du. Iberdrolak, irabazi horiekin, Europako lehena eta munduko bigarren empresa elektriko handiena da, eta azken sei urteetan bere etekinen emaitzak hobetu ditu. Hala ere, empresa elektrikoak adierazi duenez bere irabazi garbiak %5 eta %7 artean haztea espero du 2024an, gainbalioak alde batera utzita; izan ere, urtean zehar 12.000 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal